Altzako Kiroldegi berriaren irekierako lehen astearen balantze positiboa

2022-04-29

Donostia Kirolak Txernobilgo Elkarteari eman dio Txernobilgo haurren aldeko elkartasun erronkan bildutako dirua

Joan den apirilaren 20an Altzako Udal Polikiroldegi berria irekitzeak ezin izan du harrera hobea izan auzoko bizilagunen aldetik, izan ere, egunotan instalazioa bete dute eta Donostia Kirolak eta inguruko klubek antolatutako doako jardueren programan modu masiboan parte hartu dute.

Guztira, 6.000 pertsonak baino gehiagok erabili dute instalazioa egunotan, baita bisitatzera etorri diren beste askok edo antolatutako jardueren ikusle gisa ere. Erabiltzaile horien % 70 Altzako bizilagunak ziren.

Antolatutako jarduerei dagokienez, 1.200 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Donostia Kirolak antolatutako doako ikastaroetan edo klubek gimnastika erritmikoan, waterpoloan edo nordic walkingean hasteko egindako tailerretan. Jarduera horien artean, aipatzekoak dira apirilaren 23an, larunbatean, 120 parte-hartzaile baino gehiagorekin egindako Zumbatoi herrikoia edo egun horretan bertan igerilekuan egindako haur jolasak.

Gimnasia Rítmica Donosti eta Waterplo Donostia klubei ere eskerrak eman behar zaizkie, haurrentzako doako hastapen-tailer horiez gain, programatutako lehiaketa eta erakustaldiengatik, jende asko bildu baita.

Bestalde, apirilaren 21etik 23ra Txernobil Elkartearen aldeko erronka solidario bat garatu zen, Ukrainako eskualde horretako haurrei laguntzeko kanpainarako dirua biltzeko helburuarekin. Erronka Altza eta Txernobilen arteko 6.344km egin eta ziklo-indoor aretoko bizikletetan pedalei eraginez itzultzea zen. Erronka larunbat eguerdian itxi zen, 5.440 km eginda eta 2.905 €bilduta, eta Txernobil Elkarteari eman zaizkio.

Donostia Kirolak erronka honetan parte hartu zuten 500 pertsona baino gehiagoren parte-hartzea eta inplikazioa nabarmendu nahi du, eta, bereziki, kilometroak egiteko pedalei eragiten aritu ziren kirol-klub ugariena, eta, jakina, ekitaldiaren bost babesleena: Dinycon Sistemas, Argysan, Giroa-Veolia, Garbera eta Rotary Club Donostia.

 

 

 

Aktualitatea