Javier Garcia Campayo psikiatrak “Adimenaren boterea kirolean” hitzaldia emango du Donostia Kirolak antolatutako Kirola eta Osasun Mentala zikloaren barruan.

2026-03-04

 

Javier García Campayo psikiatra izango da Donostia Kirolaren Sasoian programaren barruan eta Rural Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntzarekin antolatutako Kirola eta Osasun Mentala zikloko bigarren hitzaldiaren hizlaria. Hitzaldia, “Adimenaren boterea kirolean” izenekoa, martxoaren 12an izango da, osteguna, 19:00etan, Anoeta Estadioko Auditorioan.

Hitzaldia Kirola eta Osasun Mentala zikloaren barruan dago, zeinaren helburua baita bizimodu osasungarriak sustatzea eta kirolaren bidez ongizate emozionalaren garrantziaz kontzientziatzea.

Javier García Campayo mediku psikiatra da Miguel Servet Unibertsitate Ospitalean, Aragoiko Osasun Zerbitzuan, eta Psikiatriako katedraduna Zaragozako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean. Gainera, Zaragozako Unibertsitateko Mindfulness Masterra zuzentzen du, eta Espainiako erreferentzia nagusietako bat da osasun mentalaren eta arreta osoaren arloan.

Hitzaldian, “Osasun mentala eta kirola” izenburupean, jarduera fisikoa ongizate emozionala zaintzeko, nahasmendu mentalak prebenitzeko eta bizitza orekatuagoa eta osasungarriagoa ahalbidetuko duten ohiturak garatzeko funtsezko tresna nola bihur daitekeen aztertuko du.

120 lagunentzako lekua duen Anoeta Estadioko Auditorioan izango da hitzaldi hau. Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte, eta aldez aurretik Donostia Kirolaren webgunearen bidez izena ematea gomendatzen da.

Sasoian programa

Sasoian programa Donostia Kirolaren estrategia gisa finkatzen da, Rural Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntzarekin, hirian bizitza osasungarria sustatzeko eta garatzeko. Programa honek hainbat ekimen, zerbitzu eta ekintza biltzen ditu, donostiarrei ongizate fisiko eta mental handia lortzeko tresnak eskaintzera bideratuak, adin eta kolektibo guztiei zuzendutako ikuspegi integral batetik.

Kirola eta jarduera fisikoa dira estrategia horren funtsezko ardatzak, elikadurarekin, aktibazioarekin eta osasunarekin batera. Ekimen horiek guztiak beren eremuetan erreferente diren erakundeen sare zabal batekin lankidetzan garatzen dira.

 Lortu zure gonbidapena hemen 

 

Aktualitatea