Igerian ikasteko kanpaina

 

2024/2025 IKASTURTEA

Donostia Kirolak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin Igerian Ikasteko Sustapen Kanpaina sustatu eta antolatzen du, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendua.

2024/2025 ikasturterako, ikastetxe bakoitzarentzat gordeko dira 2023/24 denboraldiko ikastaroak. Ikastaro horiek zazpi udal-igerilekuetan egingo dira, 20 egunez jarraian, edo astean behin, azarotik maiatzera.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Kanpainan parte hartuko duten eskola-umeak Lehen Hezkuntzako 1., edo 2. mailakoak izango dira.
  • Ikastetxe bakoitzak lehen aipatutako mailako nahi adina talde inskribatu ahal izango du; baina talde hauek, irizpide orokor gisa, 8 lagunekoak izango dira gutxienez eta 45ekoak gehienez (bi gela).
  • Ikastaro bakoitzak 20 saio izango ditu gehienez.
  • Informazio gehiago 

 

 Izena emateko prozedura

 

Dokumentuak

Eskola kirola