Piztu!

 

.

Kirol orientazio zerbitzua

Zer da?

Jarduera fisikoa egiteko preskripzio, orientazio eta aholkularitzarako doako zerbitzua da, aktibo ez dauden pertsonei zuzendua. 

PIZTU! programaren bidez pertsonalki artatuko zaitugu, eta zure kasurako gomendagarriena den jarduera fisiko osasungarria egitera bideratuko zaitugu. 

Era askotako jarduerak aurkeztuko dizkizugu: osasun-taldeak, Ttipi-Ttapa, banakako ariketen taulak... eta jarduera fisiko osasungarrian hasteko aholkurik onenak.

 

Pertsona aktiboa izan nahi al duzu?
LAGUNDUKO DIZUGU:

 

Nola har dezaket parte?

Donostiako osasun zentroetako medikuek edo erizainek jarduera fisikoa aginduko dizute eta Donostia Kirolaren jarduera fisikoan espezializatutako orientatzaileengana bidaliko zaituzte. 

Orientatzaile horiek ahalik eta lasterren jarriko dira zurekin harremanetan, eta zure osasunerako egokia den jarduera fisikoko programa batean parte hartzera gonbidatuko zaituzte. 

Informazio gehiago behar baduzu, hiriko edozein kiroldegitara joan zaitezke eta jarduera fisikoko orientatzailearekin hitzordua eskatu. 

Halaber, posta elektronikoa edo zerbitzuaren telefonoa apunta dezakezu, eta orientatzaileekin harremanetan jar zaitezke, zalantza guztiak argitzeko. 

 piztudonostia@gmail.com

 664 854 313

 


 

 Non eta noiz

 

Auzoa Instalazioa Eguna Ordutegia
ALTZA Altza Udal Kiroldegia Astelehena 09:30 - 11:30
ALTZA Altzako Osasun Zentroa Astelehena 14:30 - 16:30
AIETE Aieteko Osasun Zentroa Astelehena 08:30 - 10:30
AIETE Etxadi Udal Kiroldegia Astelehena 13:30 - 15:00
INTXAURRONDO Intxaurrondoko Osasun Zentroa Asteartea 08:30 - 10:30
INTXAURRONDO Intxaurrondo Udal Kiroldegia Asteartea 13:30 - 15:00
BIDEBIETA Bidebieta Udal Kiroldegia Asteartea 10:30 - 13:00
BIDEBIETA Bidebietako Osasun Zentroa Asteartea 15:30 - 17:00
ALDE ZAHARRA Bretxa Udal Kiroldegia Asteazkena 12:30 - 14:30
ALDE ZAHARRA Alde Zaharreko Osasun Zentroa Asteazkena 15:00 - 17:00
GROS Groseko Osasun Zentroa Asteazkena 08:30 - 10:30
GROS Zuhaizti Udal Kiroldegia Asteazkena 13:30 - 15:00
AMARA BERRI Amara Berriko Osasun Zentroa Asteazkena 08:30 - 10:30
AMARA BERRI Paco Yoldi Udal Kiroldegia Asteazkena 13:30 - 15:00
LOIOLA Loiolako Osasun Zentroa Osteguna 15:00 - 17:00
LOIOLA Loiolako Erriberak Udal Kirol Instalazioa Osteguna 12:00 - 14:00
EGIA Egiako Osasun Zentroa Osteguna 08:30 - 10:30
EGIA Egia Udal Kiroldegia Osteguna 11:00 - 12:00 / 14:00 - 15:00
AMARA Amarako Osasun Zentroa Ostirala 08:30 - 10:30
AMARA Paco Yoldi Udal Kiroldegia Ostirala 13:30 - 15:00
BENTABERRI Ondarretako Osasun Zentroa Ostirala 08:00 - 10:00
BENTABERRI Bentaberri Udal Kiroldegia Ostirala 10:30 - 12:00 

 Harrera taldeak

  • HELBURUA: Gidatutako jarduerekin lehen harremana izatea, kirol-ohiturak eta osasun-ohiturak bultzatzeko. Orientatzaileak talde horiek egin eta zuzentzen ditu.
  • IRAUPENA: 8 egun (data zehatzik gabe).
  • PREZIOA: Doako jarduera.

 

 Osasun taldeak

  • HELBURUA: Kirol-ohiturak eta osasun-errutinak denboran zehar etengabe sustatzeko zuzendutako jarduera-ikastaro batean parte hartzea. Jarduera horiek ez daude jendearentzat irekita, taldeko kide izateko orientatzaileak oniritzia eman behar baitio izen-emateari.
  • DURACIÓN: indarrean dagoen Kirol Ekintzak kanpaina (8 hilabete / urria – maiatza)
  • PREZIOA: indarrean dagoen prezio publikoa.
 Ikastaroak

Ikusi