Agenda solidarioan jarduerak argitaratzea: Donostia Entremundos - San Sebastián Munduen Artean
Agenda solidario honek hitzaldiak, jardunaldiak, ikastaroak, antzerkiak, kontzertuak, eztabaidak, zinema eta beste hainbat ekintza ekartzen ditu hirira, eta xedea da herrien desberdintasunei, indarkeriari eta bidezko justizia ahazteari buruz kontzientziatzea. Bi hilean behin kaleratzen da Donostiako zenbait GGKEk eta entitatek egiten dituzten Garapenerako Hezkuntza eta Sentsibilizazio ekintzen berri emateko, Lankidetza Atalak egiten dituenekin batera.
Bi formatu ditu:
- Hiriko hainbat gunetan banatzen den liburuxka.
- Etengabe eguneratzen den webgunea; bertan argitaratzen dira erakundeek bidalitako jarduerak.
Donostia Entremundos – San Sebastián Munduen Artean agenda
Norentzat
- Herritarren jarrera kritikoa eta eraldatzailea sustatu behar du.
- Jardueraren bitartez bultzatu nahi diren balio solidarioek bide eman behar dute gizarte ordena berri bat bilatzeko konpromisoa pizteko.
- Donostiarrak kontzientziatu behar dira Hegoaldeko herrialdeen errealitateaz eta guk errealitate horietan dugun inplikazioaz.
- Herritarren parte hartze aktiboa bultzatu behar da, gizartea eraldatzea ahalbidetuko duen gizarte egitura konprometitua, dinamikoa eta kritikoa eratzeko.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Kalitate altuko argazkiak, jarduerei buruzko informazioarekin jartzeko.
- Webgunean jartzeko kartelak, artxiboak edo programak, aukerakoa da.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Agenda honetan informazioa jartzea doakoa da.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: Ez dagokio
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Edukiak webgunean txertatzeko, 1-2 egun behar dira. Papereko edizioaren kasuan, epea astebetera luzatuko da.Prozeduraren urratsak
- Lankidetza Bulegoak bi hilean behin informazioa bidaltzea posta elektronikoz, entregatzeko epeak adieraziz.
- Interesatutako erakundeek argitaratu nahi duten informazioa bidaltzea Lankidetza Bulegoari.
- Egiaztatzea eta agenda paperean, webgunean eta sare sozialetan argitaratzea.
Izapideen arduraduna
Bestelako informazioa
Erakunderen batek papereko liburuxkan ateratzeko informazioa ez badu epearen barruan bidaltzen, baina bere jarduera webgunean agertzea nahi badu, horretarako fitxa bidali beharko du.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Lankidetza / Cooperación:
943 481 471