Bide publikoa erakustegi eta terrazekin okupatzeko baimena
- Terrazak
- Erakustegiak
- TERRAZAK
- Terraza motak
- Mahaiak eta aulkiak dituen terraza.
- Egiturak dituzten esparru zedarriturik gabeko terrazak.
- Egiturak dituzten esparru zedarrituak dituzten terrazak.
- Barruti itxiak.
- Moduluak: aulki eta mahai multzoa
- Mahai borobila, altua edo baxua, gehienez 70 cm-ko diametroduna, lau aulkirekin eta 3m2-ko azalerarekin.
- Modulua: gehienez ere 80 cm-ko aldea duen mahai karratu baxua, lau aulkik osatua, 4m² okupatzen duena.
- Mahai borobila edo karratua, altua edo baxua, gehienez 70 cm-ko diametroarekin edo aldeekin, bi aulkirekin eta 2m2.-ko azalerarekin. Alde Zaharrean: 5 m arteko zabalerako kaleak: Gehienez 2 mahai altu, aulkirik gabe, fatxadan bertan, establezimenduaren sarreretan.
- Denboraldi motak
- Udara: ekainaren 1etik irailaren 30era.
- Berezia: Aste Santutik urriaren 31ra.
- Gainontzekoa: urte osoa.
- Terraza motak
- ERAKUSTEGIAK
Urte guztirako baimentzen da.
*Ikusi informazio orria "Dokumentuak" atalean
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- 1 eta 2 motakoak
- Okupatu beharreko azaleraren plano/krokisa, eta kokatua dagoen kale espazio tartearena.
- Elementuen ezaugarri teknikoak (ibilgailuen trafikorako babesak, aldeetako holtzak, berogailu elektrikoak eta homologatuak, itzalkin iraunkorrak).
- 3 eta 4 motakoak
- Udala zurekin kontaktuan jarriko da behar den dokumentazioa eskatzeko.
- Erakustegiaren eta etxe aurrearen argazki eta irudia
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Kaleen sailkapena mailaren arabera
Udal jabari publikoa erabiltzeari dagozkion tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Tasa: kale kategoria bakoitzerako ezarritako tasa okupatutako
m2 eta hilabete kopuruarekin biderkatuta. Kalkulua: m2 x
m2 -ren prezioa x hilabete kopurua.
Fidantza (terrazak bakarrik): Dagokion tasaren zenbatekoaren
%25a izango da.
- 100 euro gutxienez 1 eta 2 motako terrazetarako
- 300 euro 3 eta 4 motakoetarako.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
- Txosten teknikoa.
- Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
- Interesdunari jakinaraztea.
- Tasa ordaintzea.
Araudia
Donostian jabari eta erabilera publikoa ostalaritzarako hartzea arautzen duen ordenantza.
Jabari eta erabilera publikoko espazioen okupazioak arautzeko udal ordenantza
Bestelako informazioa
Baimenen indarraldia eta baimenak berritzea
- Baimenak indarrean egongo dira urte natural bakoitzerako onartutako denboraldian, eta esan gabe luzatuko dira lau urtez gehienez.
- Baimena automatikoki luzatuko da urte bakoitzaren hasieran, bi aldetako batek idatziz baimena aldatzeko edo eteteko asmoa idatziz jakinarazten ez duen bitartean.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.