Hilerriak: Hilobian obrak egiteko baimena

Udal hilerrietako hilobi batean, nitxo batean edo hobi batean jardun behar duten kanpoko enpresa guztiek lanak egiteko baimen bat behar dute.
Infomrazio gehiago hemen

Norentzat

  • Hilobia: Hilobiaren titularrak.
  • Nitxoa, Hobia, Kolunbarioa edo Haustegia: Emakidaren eskabidea sinatu duen pertsonak.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokionean Lan handiak egiteko:
  • Laneko arriskuen prentziorako neurriak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa:
    • Jardueraren beraren arriskuen ebaluazioa
    • Hartu beharreko neurri prebentiboak
    • Nahitaez erabili behar den babes indibidualeko tresneria
    • Jarduearen beraren arriskuak prebenitzeko prestakuntza
    • Langileei enpresa kontratatzailearen arriskuei buruzko informazioa ematea
    • Langileen medikuaren gaitasun agiriak
    • Gizarte Segurantzako alta agiria (TC1, TC2, TA.2 eredua)
    • Erantzukizun zibileko asegurua
  • Egin behar den lanari buruzko informazio xehatua

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aste bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea.
  2. Polloek balioestea.
  3. Kanpoko enpresari hilobiaren titularrak baimena ematea.
  4. Kanpoko enpresak lanak egin aurretik: hilobiaren titularrak baimen sinatua aurkeztea.

Araudia

Bestelako informazioa

Posta: Polloeko Hilerria, Polloe plaza, 2 (20012 Donostia)

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal hilerrietako hilobi batean, nitxo batean edo hobi batean kanpoko enpresek obra egiteko behar duten baimenaren kudeaket

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.k) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.12) artikulua. - Azaroaren 8ko 31/1995 Legea Lan-Arriskuen Prebentzioari Buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
  • Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
  • Telefonoa 943 48 35 40
Dokumentuak

Eskabidea