Rosa Zarra oroitzeko plaka
Donostiako Udalak plaka bat jarri zuen 2025eko azaroaren 8an, 1995ean poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen Rosa Zarra Marinen omenez.
Ekitaldi horrekin, Udalak duela bi legealdi terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko bultzatutako ekimenaren barruan hirian jarri dituen 37 plaka batu dira.Ekitaldia gaur eguerdiko 12:00etan izan zen, Olaeta plazan. Beste batzuetan bezala, omenaldi xume bat izan zen, eta bertan parte hartu zuten Jon Insausti Donostiako alkateak, udaleko taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek.

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenezko plakak
Horrela, Udalak ekimen hau garatzen jarraitzen du gure hirian hil ziren terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimen memoria eta ikusgarritasuna espazio publikoan berreskuratzeko.
Orain arte, 36 plaka jarri dira biktima hauen omenez:
ETA-REN BIKTIMAK (29)
• José María Elícegui
• Antonio Palomo
• Luis Francisco Sánz
• Alfredo García
• Gregorio Ordóñez
• Francisco Martín
• Fernando Múgica
• Rafael Garrido
• Daniela Velasco
• Daniel Garrido
• Miguel Paredes
• Elena Moreno
• Eugenio Olaciregui
• Francisco Javier Gómez
• José Ángel Santos
• Josu Leonet,
• Juan de Dios Doval
• Miguel Ángel Iñigo
• Juan Antonio Marcos
• Manuel Orcera
• Antonio Pastor
• Moisés Cordero
• Lorenzo Motos
• Santiago Oleaga
• Ginés Pujante
• Juan Bautista Peralta
• Miguel Orenes
• Diego Fernández-Montes
KOMANDO AUTONOMO ANTIKAPITALISTAK TALDEAREN BIKTIMAK (3)
• Antonio Gómez
• Juan Manuel García
DRIL TALDEAREN BIKTIKAK (1)
BATALLÓN VASCO ESPAÑOL TALDEAREN BIKTIMAK (1)
POLIZIAREN EKINTZAK ERAGINDAKO BIKTIMAK (2)
• Mikel Zabalza