Eskola Bidea
Donostiako Udalak 2003. urtetik bultzatzen du Eskola Bidea programa. Aitzindaria den ekimen horren helburua da haurrek eskolara modu seguru, autonomo, osasungarri eta jasangarrian joan ahal izatea, batez ere oinez edo bizikletaz.
Haurren ikuspegitik diseinatutako hiria
Eskola mugikortasuna garraio kontu bat baino askoz gehiago da. Haurrak zeregin aktiboa izango duten hiri eredu baterantz aurrera egitea dakar; beren ingurunea eraldatzen parte hartu ahal izango dute eta kale seguruago, osasungarriago eta bizigarriagoez gozatu.
Azken helburua Donostia eraikitzea da, eskolara joatea oinez ibiltzeko, harremanak sortzeko, ikasteko eta hiria bizitzeko aukerak eskaintzen dituen hiria izatea.
Datu nabarmenenak
% 50
% 35
modu autonomoan edo beste haur batzuekin
% 25

-
Ikasleen %50 oinez joaten da ikastetxera.
-
%54k mugikortasun aktiboko moduak erabiltzen ditu (oinez edo bizikletaz).
-
Joan-etorrien ia %80 modu jasangarrian egiten dira (garraio publikoa eta eskola-garraioa)
-
Oinez joaten direnen %70ek baino gehiagok modu autonomoan edo beste haur batzuekin batera egiten dute bidea.
Helburu nagusiak
-
Haurren autonomia sustatzea: haurrak eskolara oinez edo bizikletaz modu seguruan joan ahal izateko beharrezko baldintzak sortzea, konfiantza, erantzukizuna eta autonomia garatuz.
-
Eskola inguruneetako segurtasuna hobetzea: ikastetxeetako sarrera-irteeretan arrisku egoerak murriztea, hirigintza hobekuntzen eta trafikoaren antolaketako aldaketen bidez.
-
Ohitura osasungarriak sustatzea: mugikortasun aktiboak eguneroko jarduera fisikoa areagotzen laguntzen du, eta osasunerako onuragarriak diren ohiturak sustatzen ditu txikitatik.
-
Ingurumen inpaktua murriztea: joan-etorri jasangarriak sustatuz, ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitzea, airearen kalitatea hobetzea eta kutsadura akustikoa murriztea.
-
Hezkuntza komunitate osoa inplikatzea: eskola mugikortasunak ikasleen, familien, irakasleen, ikastetxeen, elkarteen eta administrazio publikoen arteko parte-hartze bateratua eskatzen du.
-
Eskola bide seguruak: ikastetxeetara oinez edo bizikletaz iristeko aukera emango duten ibilbideak diseinatzea eta hobetzea, ibilbide eroso, irisgarri eta seguruen bidez.
Eskola inguruneen hobekuntza
-
Oinezkoentzako espazioak handitzea.
-
Abiadura murriztuko eremuak sortzea.
-
Oinezkoen pasabideak hobetzea.
-
Ikusmena oztopatzen duten elementuak kentzea.
-
Trafikoa arautzea ikastetxeetako sarrera eta irteera orduetan.
-
Ikastetxeetan bizikletentzako aparkalekuak jartzea.