Donostia xahuketarik gabe

Jana alferrik galtzea zerari esaten diogu: artean ere pertsonak jateko moduan izan arren aprobetxatzen ez den janari. Jana bazterrean uztea eta botatzea horniduraren etapa guztietan gertatzen da: ekoizteko orduan, kontsumitzekoan, banatzekoan, saltzekoan eta kozinatzekoan.

Europako Elkarteak jotzen du ekoiztutako janariaren % 20 alferrik galtzen dela Europan, eta honela banatzen dela hori elikadura katean: % 11 ekoiztekoan galtzen da, % 19 prozesatzekoan, % 5 salerostekoan, % 12 zerbitzu sektorean eta % 53 etxeetan.

Gestio txar horrek dirua galtzea dakarkie elikaduraren katean parte hartzen duten eragile guztiei; azkeneko kontsumitzaileei batez ere. Baina, ez hori bakarrik: ingurumenari ere asko erasaten dio; izan ere, baliabide batzuk kontsumitu eta isuri batzuk egiten baitira janariak ekoiztekoan, banatzekoan eta hondakinak kudeatzekoan.

Alde horretatik, hor dugu 2030 Agendako garapen sostengagarriaren 12. helburua, kontsumo eta ekoizpen sostengarriaren gainekoa: 2030erako erdira jaistea munduan pertsonako alferrik galtzen den jana, txikizka saltzen denean eta kontsumitzaileek erosteko orduan, eta orain baino jan gutxiago galtzea ekoizpen eta hornidura kateetan ere.

Donostia xahuketarik gabe

Donostia xahuketarik gabe Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu eta Donostiako Udaleko Ingurumen Zuzendaritzak abian jarri duen ekimen bat da, janik alferrik ez galtzeko hiriko sektore batzuetan, oso praktika samur batzuk eginda.

Udalak bereizgarri bat ematen die baldintza batzuk betetzen dituzten establezimenduei, bistan jartzeko. Bereizgarri hauxe:

Jatetxeak

Nola galdu dezakegu janari gutxiago alferrik gure jatetxean?

Jatetxeentzako gida honek jana alferrik ez galtzeko neurri batzuk proposatzen ditu, eta hiriko jatetxe batzuetan alde horretatik ondo egiten dituzten gauza batzuk ere ikus daitezke, besteentzako ikasbide bat izateko.

Nola eskuratu daiteke DONOSTIA XAHUKETARIK GABE bereizgarria?

DONOSTIA XAHUKETARIK GABE bereizgarria lortzeko baldintza hauek, behintzat, bete behar ditu jatetxeak:

  • Hondakin frakzio guztiak ondo bereiztea, baita biohondakina ere.
  • Janari soberakinak etxera eramateko aukera eskaintzea.
  • Establezimenduan argi eta bisualki adieraztea, ahal dela kartan edo menuan, kontsumitu ez diren elikagaiak eramateko aukera.
  • Janak alferrik ez galtzeko balio duen beste neurriren bat, behintzat, hartzea.
  • Iturriko ura doan eskaintzea.
  • Hartutako prebentzio neurriak erabiltzen erakustea langileei.
  • 1.300 m2 baino gehiago duten establezimenduen kasuan, elikagaien galerak eta alferrik galtzeak prebenitzeko ekintza plan bat izatea (horrela dagokionean).

Baldintza horiek betez gero, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzara jo daiteke, 943 483 390 telefonora hots eginda, edo ingurumena@donostia.eus  helbide elektronikora idatzita.

Donostia xahuketarik gabe bereizgarria duten jatetxeen zerrenda orriaren bukaeran ikus dezakezu.

Nola galdu dezakegu janari gutxiago alferrik gure komertzioan?

Elikagai-komertzioetarako gidaliburu honetan, elikagai-hondakinak sortzearen aurka borrokatzeko zenbait neurri proposatzen da.

Nola eskura daiteke DONOSTIA XAHUKETARIK GABE bereizgarria?

DONOSTIA XAHUKETARIK GABE bereizgarria lortzeko, gutxienez, ondorengo baldintzak bete behar dituzte elikagai-komertzioek:

  • Janik alferrik ez galtzeko balio duen neurri bat, behintzat, hartzea. Hor ditugu, adibidez: establezimenduko zona bat "azken minutuko" produktuetarako erabiltzea; soberakinei irteera ematea, berariaz horretarako diseinatutako aplikazioen bitartez; edota, soberakinak ematea.
  • Hondakin mota guztiak ondo bereiztea, biohondakina barne.
  • Langileei hartzen diren prebentzio neurrien berri ematea, eta horretan trebatzea.

Baldintza horiek betez gero, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzara jo daiteke, 943 483 390 telefonora hots eginda, edo ingurumena@donostia.eus  helbide elektronikora idatzita.

Nola galdu dezakegu janari gutxiago alferrik gure etxean?

Etxeetarako txosten honek hainbat neurri proposatzen du, janari alferrik galtzea saihesteko.
Gandarias
Taberna
Abuztuaren 31 kalea 23
Juantxo
Taberna
Enbeltran kalea, 6
Maiatza
Taberna
San Bizente kalea 7
Zazpi Gastrobar    
Taberna
San Martzial kalea 7
La Raviolina
Taberna-jatetxea
Portu kalea 9
Kafe Botanika
Kafetegia
Gernikako Arbolaren pasealekua 8
Kampus Topagunea Gureak
Jangela
Elhuyar plaza
Lopyber Escuela de Ingeniería
Jangela
Europa plaza 1
Olarain
Jangela
Ondarreta pasealekua 24
All i oli
Jatetxea
Okendotegi bidea 2
Anastasio
Jatetxea
Easo kalea 19
Aratz    Jatetxea
Jatetxea
Igara bidea 15
Asador Portuetxe
Jatetxea
Igara bidea 71
Atari
Jatetxea
Kale Nagustia 18
Avenida XXI
Jatetxea
Askatasunaren hiribidea 21
Basque Culinary Center
Jatetxea
Juan Avelino Barriola pasealekua 101
BeerSS Zurriola Beach
Jatetxea
Usandizaga kalea 23
Bistroteka Zinema 7 (Zinema7 Hotela)
Jatetxea
Familia Santua kalea 1
Bokado
Jatetxea
Cousteau plaza 1
Cafetería Facultad Psicología
Jatetxea
Tolosa hiribidea 70
Cafetería Facultad Química
Jatetxea
Manuel Lardizabal pasealekua 3
Cafetería Pako's Informática
Jatetxea
Manuel Lardizabal pasealekua 1
Caritas Aterpea
Jatetxea
Famila Santua kalea 11
Casa Bartolo
Jatetxea
Fermin Calbeton kalea 38
Casa Urola
Jatetxea
Fermin Calbeton kalea 20
Casa Vergara
Jatetxea
Kale Nagusia 21
Chutney Gastrobar
Jatetxea
Pedro Egaña kalea 8
Cortazar
Jatetxea
Hondarribia kalea 20
Dry Bar, Buffet Breakfast y The Gallery (María Cristina Hotela)
Jatetxea
Argentinako Errepublika pasealekua 4
El Fogón
Jatetxea
Miramon pasealekua 190
El Puerto
Jatetxea
Portu kalea 19
El Rincón
Jatetxea
Errege Katolikoak kalea 20
Emaus
Jatetxea
Uba bidea 37
Erniope
Jatetxea
San Joan 11
Esparru
Jatetxea
Carlos I hiribidea 16
Fermín Calbetón San Sebastián
Jatetxea
Fermin Calbeton kalea 40
Gaia
Jatetxea
Antonio M. Labaien kalea 1
Garai
Jatetxea
Juan Garai kalea 2
Garraxi
Jatetxea
Tejeria kalea 9
Gatxupa
Jatetxea
Usandizaga kalea 17
Hemeretzi
Jatetxea
Abuztuaren 31 kalea 19
Igela
Jatetxea
Pilotegi bidea 2
Iñausti
Jatetxea
Zuatzu kalea 4
Intxaurdi
Jatetxea
Sagastieder plaza 6
Itxaropena
Jatetxea
Enbeltran kalea 16
Jarana (Lasala Hotela)
Jatetxea
Mari kalea 3
Juanito Kojua
Jatetxea
Portu kalea 14
Kaxilda
Jatetxea
Arroka kalea 2
Kenji Sushi
Jatetxea
Kale Nagusia 4
Km 0
Jatetxea
Mandasko Dukearen pasealekua 35
Kofradia - Itsas Etxea
Jatetxea
Kaimingaintxo plaza 1
La Cepa de Bernardo
Jatetxea
Abuztuaren 31 kalea 7-9
La Mejillonera
Jatetxea
Portu kalea 15
La Muralla
Jatetxea
Enbeltran kalea 3
La Rebotika
Jatetxea
Zarautz kalea 6
La Viña
Jatetxea
Abuztuaren 31 kalea 3
LABe Tabakalera
Jatetxea
Andre Zigarrogileen plaza 1
Le Comidare
Jatetxea
Peña y Goñi kalea 4
Lukas
Jatetxea
Julio Caro Baroja plaza 1
Mapa Verde
Jatetxea
Jose Migel Barandiaran 22
Matalauva
Jatetxea
Zabaleta kalea 17
Muka
Jatetxea
Zurriola hiribidea 1
Ñam Restaurante - Peine del Viento
Jatetxea
Eduardo Chillida pasealekua 13
Ñam Restaurantes - Bentaberri
Jatetxea
Julio Caro Baroja plaza 1
Ñam Restaurantes - Gros
Jatetxea
Bermingham kalea 1
Orburu
Jatetxea
Matia kalea 5
Panda
Jatetxea
Boulevard zumardia 3
Pandora Taberna
Jatetxea
Txofre kalea 2
Pizzeria Capricciosa
Jatetxea
Fermin Calbeton kalea 50
Polka
Jatetxea
Sarriegi plaza 7
Restaurante Igeldo
Jatetxea
Kaiko pasealekua 15
Restaurante Kokotxa
Jatetxea
Kanpandorre kalea 11
Restaurante Ulia (Costa Vasca Hotela)
Jatetxea
Pio Baroja pasealekua 15
Sanse Bay Hotel Sanse Bay
Jatetxea
Mari kalea 21
The Txotx Gourmet
Jatetxea
Errege Katolikoak kalea 7
Tilia Deli & Café (Arima Hotela)
Jatetxea
Miramon pasealekua 162
Txalanta
Jatetxea
Juan Zaragueta kalea 4
Ubarrechena
Jatetxea
Kale Nagusia 16
Urepel
Jatetxea
Salamanca pasealekua 3
Zelai Txiki
Jatetxea
Rodil kalea 79
Zumeltzegi
Jatetxea
Fermin Calbeton kalea 15
Gaztelubide
Elkarte gastronomikoa
Gaztelubidea kalea 2
Kañoyetan
Elkarte gastronomikoa
Kaimingaintxo plaza 1
Unión Artesana
Elkarte gastronomikoa
Euskal Herria kalea 7

Erlazionatutako dokumentuak