Hondartzetako zerbitzuak

Sorospena

Datak: ekainaren 1etik irailaren 30era

Ordutegia:

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era: 10:00-20:00
  • Ekainaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 16tik 30era: 10:30-19:30

Hondartza guztietan eta uhartean behar bezala hornitutako larrialdietarako botikin bana dago.

Bainu-denboralditik edo sorospen-zerbitzuaren ordutegitik kanpo bainatzea norberaren ardurapean da.

Bandera kolorea

Hiriko hondartzek herritarrak bainuaren egoeraren berri emateko abisu-sistema dute:

  • Bandera gorria: bainua debekatuta
  • Bandera horia: bainua arretarekin
  • Bandera berdea: bainua libre
  • Bandera txuria: marmokak 

Daltonikoentzako kolore-adierazleak

Gainera, banderek ikono beltz bat dute, daltonismoa duten pertsonek bandera kolorea identifikatu ahal izateko.
Bandera gorria
Bandera horia
Bandera berdea
Bandera txuria - marmokak

Karabelen aurkako protokoloa

Azken bainu-denboraldietan ohiko fenomenoa bihurtu da, eta Udalak arriskuaren arabera prebentzio-neurriak egokitu ditu.

Sorosleak dira egoera baloratzen dutenak, eta bainua kasu hauetan bakarrik debekatuko da:
  • 10 karabela handi edo gehiago Ondarretan aurkitzen direnean
  • 15 edo gehiago Kontxan edo Zurriolan
  • 2 edo gehiago Santa Klara uhartean
  • «Zartada» motako ziztada gertatzen denean, ale gehiago daudela ikusten bada edo animalia eragilea ezin bada kendu

Aholkuak

Marmoken ziztadentzako gomendioak

  • Lasaitasuna mantendu
  • Sorosleengana edo sorospen-postura joan behar bezala artatua izateko
  • Kaltetutako eremua itsasoko urarekin edo serum fisiologikoarekin bakarrik garbitu (ez erabili ur geza eta ez igurtzi azala)
  • Tentakulu hondarrak geratzen badira, arretaz kendu pintza edo antzeko tresna batekin (eskuekin ez)
  • Hotza jarri gehienez 20 minutuz. Gogoan izan: ez jarri izotza zuzenean azalaren gainean, gunea oihal edo plastikoz ehun batekin babestu
  • Zauria ez urratu eta eguzkia saihestu
  • Mina oso handia bada, arnasa hartzeko zailtasunak, zorabioak, goragaleak edo osasun-egoera okertzen bada, berehala jo osasun-zentro batera
  • Karabela portugesaren ziztadaren kasuan, aurreko gomendioez gain, sodio bikarbonatozko disoluzio topikoa erabil daiteke, betiere sorospeneko edo osasuneko profesional baten jarraibide eta gainbegiradapean

Uretako segurtasun gomendioak

  • Beti jarraitu sorospen-zerbitzuko langileen jarraibideak
  • Bainatu aurretik begiratu banderaren kolorea
  • Errespetatu bainurako ezarritako eremuak
  • Korronteak eramaten bazaitu, mantendu lasaitasuna, ez saiatu korrontearen kontra igeri egiten eta eskatu laguntza seinaleen bidez, laguntza behar baduzu
  • Ikusi ur jardueretako arriskuak eta segurtasun aholkuak (PDF)

Paddle Surfa egiteko

Ur irekitan igeri egiteko 

Salbamendu uztaila

Hondartzetako zerbitzuak

Kontsultatu hondartza bakoitzean erabilgarri dauden udal zerbitzuak: