Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak

San Sebastian Eguna dela eta, Udalak helburu ezberdinak dituzten 2 sari hauek ematen ditu: 
  • Urrezko Danborra: pertsona fisiko edo juridikoak saritzen ditu, euren ibilbidean zehar modu aktiboan eta nabarmenean hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat hedatzeagatik.
  • Hiritar Merezimenduaren Dominak: pertsonak edo erakundeak saritzen ditu, hirian ezohiko zerbitzuak emateagatik.
Parte hartu Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesuan, zure proposamenak bidaliz.

Hautaketa prozesua zein puntutan dagoen

Gaur egun ez dago deialdirik zabalik.

Hautaketa prozesua

Proposamenak aurkeztea

Nork egin ditzake proposamenak

  • Donostian erroldatuta dauden pertsona fisikoek
  • Helbidea Donostian duten elkarte, fundazio eta klubek (erregistroan izen emanda egon behar dute)
  • Donostian egoitza duten enpresek (soilik Urrezko Danborra)

Nola egin daitezke proposamenak

Proposamenak ondorengo eskabideak betez egin behar dira:
Kontuan izan, hautagaitzak arrazoitu egin behar direla.
Udalak aurkeztutako hautagaitzak aztertzen ditu eta txosten batean bakoitzari buruzko informazio garrantzitsua jasotzen da: dagokion esparruko ibilbidea eta merituak, berdintasunarekin eta Giza Eskubideekin lotutako alderdiak...

Bozeramaileen Batzordea

Txostenak bozeramaileen batzordera bidaltzen dira, hautagaitzak aztertzeko. Azken izendapenak Udalbatzarrak berresten ditu.
  • Urrezko Danborra
    Hautagaitza batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo kualifikatuaren babesa lortzen badu, udal talde bakoitzaren ordezkaritza kontuan hartuta, Urrezko Danborra zuzenean emango da. Bestela, parte-hartze prozesu bat jarriko da abian herritarrek bozka bidez aukeratu dezaten.
  • Hiritar Merezimenduaren Domina
    Jasotako hautagaitzak eta korporazioak aurkeztutako proposamenak batera aztertuko dira.
  • Urrezko Danborra: San Sebastian egunean ematen da, urtarrilaren 20an.
  • Hiritar Merezimenduaren Domina: San Sebastian egunaren bezperan ematen dira, urtarrilaren 19an.