Aterpekide Txartela

Aterpekide Txartelarekin, adin guztietako jendeak bere herrialdeko eta atzerriko aterpetxeetan ostatu har dezake. Urte natural bateko indarraldia izaten du.

Izapide hau Donostiako Udaleko Gazteria eta Aterpetxeen Ataleko bulegoetan eta Ondarreta Aterpetxean egin daiteke.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Kasu guztietan aurkeztu behar da
  • NANa, pasaportea edo bizileku txartela.

Modalitate batzuetan agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira:
  • Familien Aterpekide Txartela: familia liburua.
  • Taldeen Aterpekide Txartela: taldekideen zerrenda.
  • Gazteria Zuzendaritzan Erroldatutako Gazte Taldeen Aterpekide Txartela: Gazte Elkarteen erroldaren ziurtagiria.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

  • Gazteen Aterpekide Txartela, Gazte Txartelarekin: 2,5 euro.
  • Gazteen Aterpekide Txartela: 5 euro.
  • Helduen Aterpekide Txartela: 10 euro.
  • Familien Aterpekide Txartela: 18 euro.
  • Taldeen Aterpekide Txartela: 16 euro.
  • Gazteria Zuzendaritzan Erroldatutako Gazte Taldeen Aterpekide Txartela: tasarik ez.

Prozeduraren urratsak

  1. Dagokion txartela online (aterpekide txartelak soilik) edo aurrez aurre eskatzea.
  2. Dagokion tasa ordaintzea.
  3. Txartela etxean jasotzea (aterpekide txartel batzuk soilik) edo zuzenean jasotzea Donostiako Udaleko Gazteria eta Aterpetxeen Ataleko bulegoetan edo Ondarreta Aterpetxean, aterpekide txartelen kasuan. Txartela jasotzeko, kasu bakoitzari dagozkion agiriak aurkeztu behar dira, baldintzetan ezarritako adina eta egoera betetzen direla ziurtatzeko.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
  • Donostiako Udaleko Gazteria departamentua.
Agirre Miramon kalea 4
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00