Etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzerako laguntza eskabidea. Aurreko espedientea

OHARRA: Birgaitzeko laguntza eskabideen harrera bertan behera geratzen da, beste abisu bat eman arte.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu Donostiako Udalak, Donostiako bizitegi eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko.
Donostiako auzo guztietarako ematen ditu Laguntzak, baina Parte Zaharra, Amara Zaharra, Sagues eta Altzaren kasuan, gainera, Eusko Jaurlaritzak birgaitzeko ematen dituen laguntzak bideratzen ditu Etxegintzak. .

Hona hemen dirulaguntzaren xede diren lanak:
  • Elementu komunetakoak (jabeen erkidegoaren lanak)
- Irisgarritasuna
- Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak behartutako lanak, 1., 2. eta 3. mailakoak
  • Elementu pribatiboetakoak (partikularren lanak)
- Kanpoko arotzeria: gutxienez, 30 Db(A)-ko aireko zaratarekiko isolamendua
- Etxebizitza egokitzea mugikortasun murriztua duten pertsonentzat edo 65 urtetik gorakoentzat.
  • Hutsik dauden etxebizitzak Alokabide programaren bidez alokatu hala izateko lanak.

Norentzat

Jabekide erkidego eta partikularrak: 2018-08-11 baino lehen hasitako laguntza eskaera espedienteak , behin-behineko ebazpenik ez badute, baldin eta betetzen badituzte 2018ko uztailaren 17eko 137 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Ordenantzan ezartzen diren baldintza guztiak, obren hasieraren salbuespen bakarrarekin.

Jabeen erkidegoen lanak:
  • Legez eraturiko jabeen erkidegoak. Erkidegoaren ordezkariak eskatuko ditu laguntzak, Jabetza Horizontalaren Legearen arabera.
  • Jabe bakarreko eraikinak: pertsona fisikoak bakarrik eskatu ahal izango dituzte, eta, gutxienez, etxebizitzen % 80k okupatuta egon behar dute eskabidea egiten den unean.

Partikularren lanak:
  • Jabea, usufruktuduna, errentaria edo obren xede den etxebizitzaren gaineko beste edozein tituluren jabea izatea
  • Pertsona fisikoa izatea
  • Etxebizitza ohiko bizilekua eta egoitza izatea (Biztanleen Udal Erroldaren arabera egiaztatzekoa)
  • Gehienez, urtean 35.000 €-ko diru sarrera haztatuak jasotzea

Alokabide programaren bidez alokairua sustatzeko obrak:
  • Pertsona fisikoa izatea (jabea edo usufruktuduna)
  • Etxebizitza Alokabide programan alokairurako gutxienez 5 urtean erabiltzeko konpromisoa.
  • Bi etxebizitzatik gorako ondasuna edo urtean 50.000 €-tik gorako diru sarrerak izanez gero, ezin izango dute laguntza hau eskuratu.

Baldintza orokorrak:
  • Donostiako udalerrian egotea
  • Egoitza eraikina izatea (familia bakarreko eta bi familiako etxeak izan ezik). Etxebizitza atxikiek 3 etxebizitza edo gehiagoko jabeen erkidego izan behar dute, eta eraikitako banakako azalera ez da 150 metro koadro baino gehiago izango
  • Eraikinak 10 urte baino gehiago izatea.
      Salbuespenak: Irisgarritasun lanak egiteko, eraikinak hamar urte baino gehiago izatetik salbuetsita egongo dira haietan bizi badira etxebizitza okupatu ondoren mugikortasuna murriztuta gelditu zaien pertsonak edo 65 urtetik gorako pertsonak.
  • Gutxienez, egoitzazko erabilerarako izan behar du eraikinaren 2/3k, eta, gutxienez, 3 etxebizitza izan behar ditu.
  • Eskaera egiteko, aurretiko lanetarako udal lizentzia lortu egin behar dute edo, bstela, egingo dituzten lanek lizentziarik behar ez dutela egiaztatzen duen udal agiria, eta ezin izango dituzte hasi harik eta behin-behineko laguntza ebatzi arte.

Noiz eskatu

2020/03/12 - 2020/03/14

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

Behar den dokumentazioa "Dokumentuak" atalean ikusi: Informazio orria.

Eskaerak erregistroan sartzekoa izango da Dirulaguntzak emateko hurrenkera, baldin eta dokumentazioa zuzena eta osoa bada.
Dokumentazioa zuzentzea eskatuz gero, hala jakinaraziko diote interesdunari, eta eskatutako dokumentuak erregistroan sartzen dituzten egunari dagokiona izango da laguntza emateko hurrenkera.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aldagarria

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Onuradunek 18 hilabeteko epea izango dute, behin-behineko ebazpena jasotzen dutenetik, lanak amaitu dituztelako dokumentuak aurkezteko.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentuak erregistroan jasoaraztea
  2. Dokumentuak aztertzea.
  3. Dokumentuak zuzentzea edo osatzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
  4. Ebaluatzea eta behin-behineko ebazpena proposatzea. Egiaztapenetik, gehienez ere, 30 egun balioduneko epea.
  5. Behin-behineko ebazpena jakinaraztea.
  6. Onuradunek egindako lanak frogatzeko agiriak aurkeztea, gehienez ere, 18 hilabeteko epean.
  7. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
  8. Behin betiko ebazpena. Epea: 60 egun.
  9. Laguntza eman eta dirua sartuko diotela (ala ukoa) adierazteko jakinarazpena.
  10. Dirulaguntza ordaintzea.

Araudia

Bestelako informazioa

BEZa ez da diruz lagunduko

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Eraikinen eta etxebizitzen birgaitze prozesuak tramitatzea

Gordetzeko epeak

Tratamenduaren objektu diren datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Horrez gain, tratamendutik edo horren helburuetatik ondorioztatu daitezkeen erantzukizun posibleak zehazteko kontserbatuko dira.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua Funtsezko interes publikoa: DBEOren 9.2.g) artikulua Araudia: Apirilaren 2ko, 7/1985 legea, toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena

Hartzaileak

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Politiken Saila.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Etxegintza: San Martzial, 2
Dokumentuak

Informazio orria