Musika eta Dantza Eskola - Ikasle berrien aurretiko izen ematea

Prozesu honen bitartez, Musika eta Dantza Eskolak (Donostiaeskola) zentroan matrikulatu nahi duten pertsona guztiei informazioa ematen die eta aurretiko izen ematea egiten du.

Norentzat

Heritarrak oro har

Noiz eskatu

2022/05/15 - 2022/05/31

Tramitea epez kanpo dago.

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 3 egun

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Datuak zuzentzea, hala badagokio
  3. Eskolak pertsona interesdunei jakinarazpena bidaltzea, onartu edo baztertu diren azalduz, eta, hala badagokio, zozketarako zenbakia esleitzea.
  4. Pertsona interesdunak zozketaren emaitza egiaztatzea, eta, hala badagokio, matrikula egitea, matrikulatzeko izapidean ezarritakoa betez.

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Ikasle berrien preskripzioa eta itxarote-zerrendaren kudeaketa

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.m) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.20) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Musika eta Dantza Eskola (Donostiaeskola)
Atotxako Zelaia Plaza, 3
Aurretiko hitzordua
Zerikusia duten izapide nabarmenak