Plus 55 Programan izena ematea
Gaur egun kultur etxeetan eta Musika eta Dantza Eskolan dago.
Plus 55 jarduerak:
Plus 55 hileroko agenda ikusi hemen
- Aire zabaleko jarduerak: Ibilaldiak Donostian zehar, kirola kalean edo hondartzan (yoga, taichi, zumba).
- Teknologia berriak: mugikorra
- Sexhitz: sexualitatea heldutasunean
- Hitzaldiak, bideo foruma, tailerrak....
- Beste batzuk
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Programa honetan parte hartzeak, kasu batzuetan, kostu bat izan dezake erabiltzaileentzako.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Prozeduraren urratsak
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Udalaren ekipamendu komunitarioetan adinekoen parte-hartzea sustatzea (kultura zentroak, Musika eta Dantza Eskola, kiroldegiak eta abar). Ekipamendu komunitarioen ezaugarriak aditzera ematea, haietan eskaintzen diren zerbitzuei buruzko aholkuak ematea eta bakoitzak dituen nahi eta interesetara ongien egokitzen diren aisialdirako aukeretara bideratzea.
- Adinekoei proposamen bideak eskaintzea, aipatutako zentroetan kultura, hezkuntza eta kirolarekin lotutako jarduerak antolatzeko. 55 urtez gorako pertsonek proposatutako proiektuak ―gizarte onura helburu dutenak― bideragarri egitea, arestian aipatutako baliabide komunitarioetako giza baliabideen eta baliabide materialen parte hartze eta elkarlanarekin. Gizarte onuraren helburura egokitzen diren proposatutako ideia originalen alde egitea. Horretarako, ideia horiek garatzeko behar den aholkularitza teknikoa eta laguntza espezifikoa eskaintzen dira.
- 55 urte baino gehiagoko boluntarioen lana optimizatzea, kultura arloko jardueretan euren parte hartzea sustatzeko.
Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ekimenei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.