Jardueren azalpena

AEROYOGA

Yoga modalitate bat da, kulunka batetik esekita egiten dena. Gorputzak, kulunka horri esker, mugimendu askatasun osoa dauka yoga dinamikoa, bizia eta indarberritzailea egiteko.


BIZKAR-ESKOLA

Bizkar hezurra gorputzaren ardatza izanik, gorputzeko beste ataletan egon daitezkeen arazoek, eragin handia eduki dezakete bizkarrean. Bizkarra jarrera egokian, indartsu eta malgu mantentzeak arazo asko ekiditen ditu. Hau guztia lortzeko malgutasuna, tonifikazio eta arnasketa ariketak eta abdominalen eta zona pelbikoaren indartzea landuko dira.


DANTZA LATINOAK

Betiko dantza latinoak ikasteko saioak: Saltsa, merengue, bachata eta cha-cha-cha. Neurri txikiago batean, pasodoblea eta bolera ere ikusiko dira. Jarduera honen bitartez koordinazioa, erritmoa eta dantza teknika hobetzen dira.


GIMNASTIKA 65 PLUS

65 urte baino gehiagokoentzako gimnasia. Moldatutako ariketa eta jokoen bidez gorputzak osasuntsu irautea eta giro alai eta atsegina sortzea dugu helburu.


HIPOPRESIBOAK

Gerrialdeko giharrak lantzen dituen jarduera, batez ere sabeleko bizkorketa jarduerekin.


IGERIKETA HELDUAK

Igerian lehen pausuak eman eta igeriketa landu nahi duten pertsonei zuzendua dago.

Hastapena

Ikastaro honen helburua, ur ingurunean esperientzia berriak eskaini eta erlaxazio eta kirol gune bihurtzea da. Pertsona bakoitzaren baldintzei egokitua, uretan oinarrizko motrizitate trebakuntza eta konfiantza landuko dira.

Hobekuntza

Hobekuntzako ikastaroa, hastapeneko ikastaroa maila egokiarekin amaitu duten ikasleei zuzendua egongo da. Ikasitakoa hobetu eta propultsio teknika ezberdinetan sakontzeko aukera edukiko dute.

 Hobekuntza ikastaroetan matrikulatzen diren pertsonek ikastaroaren lehen egunean onarpen froga bat gainditu beharko dute. Proba gainditzen ez dutenek ezin izango dute egin ikastaroa eta, beraz, matrikularen dirua itzuliko zaie.

  • 1. maila: 25 metro jarraian igerian egitea behar da, erdia ahoz bera, eta beste erdia ahoz gora.
  • 2. maila: 50 metro igerian egitea behar da, erdia krol eran arnasa eta beste erdia bizkar eran (besoen mugimendua eta arnasa koordinatuz).

IGERIKETA 65 PLUS

65 urtetik gora duten biztanleei zuzenduriko jarduerak dira. Helburu nagusia, ikasle bakoitzaren behar eta baldintzei egokituriko estilo eroso eta eraginkor bat lortzea izango da.

 Hobekuntza ikastaroetan matrikulatzen diren pertsonek ikastaroaren lehen egunean onarpen froga bat gainditu beharko dute. Proba gainditzen ez dutenek ezin izango dute egin ikastaroa eta, beraz, matrikularen dirua itzuliko zaie.

  • 1. maila: 25 metro jarraian igerian egitea behar da, erdia ahoz bera, eta beste erdia ahoz gora.

URETAKO GIMNASTIKA / AQUAGYM

Uretan Mantentze Gimnastikako saioetan, mantentze gimnastikako saio batean egiten diren ekintzak garatuko ditugu, baina uretan egiteak dituen onurak aprobetxatuz. Ekintza hau, uneoro lurra ukitzen den ingurunean egingo da, beraz ikastaro hau egiteko, igerian jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango.


URETAKO GIMNASTIKA 65 PLUS / AQUAGYM 65 PLUS

Jarduera hau 65 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta mantentze gimnastikako saio batean egiten diren ekintzak garatuko ditugu, baina uretan egiteak dituen onurak aprobetxatuz. Ekintza hau, uneoro lurra ukitzen den ingurunean egingo da, beraz ikastaro hau egiteko, igerian jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango.


BIZKARREKO TERAPIA URETAN

Ikastaro honetan, sistema muskulueskeletikoaren patologiak hobetzeko berariazko ariketak egiten dira, bereziki bizkarrari eragiten diotenak. 
25 m-ko igerilekuan egiten denez, batzuetan ez da oina igerilekuaren hondoan jartzen, beraz, ezinbestekoa da uretara nolabaiteko egokitzapena izatea (oinarrizko igeriketa 12,5m-ko igerilekuetan)