Donostia Kirolak hiriko kirol kluben eraldaketa digitala bultzatuko du.

2021-06-18

Donostiako 70 kirol kluben digitalizazio-egoerari buruzko azterketa egitea izan da lehen urratsa.

Pandemiak agerian utzi du hainbat sektoreren (merkataritza, hezkuntza...) eraldaketa digitalaren atzerapena, gero eta gizarte digitalago baten kontestuan, eta, alde horretatik, kirol sektorea ez da salbuespena. Hori dela eta, Donostia Kirolak azterlan bat egin du hiriko 70 kirol kluben artean, haien garapen digitalaren maila aztertzeko, haien beharrak atzemateko eta beharrezko eraldaketa digital horri laguntzeko programa bat diseinatu ahal izateko.

Azterketa, kirol-sektorean aitzindaria, Mondragon Unibertsitateko Yaka taldearen lankidetzarekin egin da, eta kirol-kluben digitalizazioari eragiten dioten hainbat aldagai aztertu ditu: web-orriak, online izapideak, denda birtuala, bazkideen eta jokalarien ataria…

Ondorio orokorra da hiriko kirol klubek bide luzea dutela eraldaketa digitalean, nahiz eta alde handiak dauden klub batzuen eta besteen artean. Aztertutako lehen aldagaia web-orrien eta horren bidez eskaintzen diren zerbitzuen egoera izan da.

Web Orriak

Lehenengo datu deigarria da kluben %25ek ez dutela web orririk, hau da, ez dutela presentzia digitalik. Bestalde, web orria dutenen artean, erdiek bakarrik dute eguneratuta.

Web orri horien funtzionaltasunei dagokienez, gune pribatuak edo bazkideen atariak aztertu dira, atari horiek balio erantsi handia baitute erakundeen digitalizazioan. Alde horretatik, kirol-kluben digitalizazio-maila txikia dela argi eta garbi erakusten du emaitzak; izan ere, kluben %17k bakarrik dute atari edo eremu pribaturen bat bazkideentzat.

Aurrekoaren ildotik, kluben %24k bakarrik du web-orriaren bidez tramiteren bat on line egiteko aukera, bai bazkideen gune horien barruan, bai beste atal batzuetan: bazkide berrien alta, etab. Antzeko zerbait gertatzen da klubeko produktuak saltzen lagun dezaketen denda birtualekin (ekipamenduak, kirol-materiala...), eta kluben % 11k bakarrik dute beren produktuak online saltzeko atala.

Sare sozialen erabilera

Klubek sare sozialak nola erabiltzen dituzten aztertuz gero, ikus dezakegu horietatik %85ek gutxienez profil bat duela sare sozialen batean, nahiz eta, hein handi batean, eguneratu gabeko profilak diren.

Klubetako sarerik ohikoena Facebook da (kluben %78), ondoren Instagram (%67) eta Twiter (%61). Erabilera mailari dagokionez, Instagram-ek du edukien eguneratze portzentaje handiena (%83), ondoren, Facebook-ek (%65) eta Twiterrek (%51).

Bazkideekiko komunikazioa

Klubek bazkideekin eta kirolariekin komunikatzeko gehien erabiltzen dituzten baliabideak azteruta, kluben %87k posta elektronikoa erabiltzen dute, eta %71k Watsapp. Nolanahi ere, eskuz erabiltzen diren tresnak dira, eta ez dira erabiltzen aldizkari elektronikoak bidaltzeko aplikazio espezifikoak.

Datuen kudeaketa

Bazkide eta kirolarien datuen kudeaketa da kontuan hartu behar den beste faktore garrantzitsu bat. Klub gehienek oinarrizko aplikazioak erabiltzen dituzte horretarako, ez berariazkoak, batez ere Excell edo antzekoak, eta % 26k bakarrik ditu tresna digital espezifikoak, bai norberak egindakoak, bai merkatuan dauden aplikazioak.

Ekipamendu teknologikoa

Kirol klubek duten ekipamendu teknologikoari dagokionez, esan daiteke eskasa dela eta ez dela gehiegi eguneratzen. Hala, kluben %76k gutxienez gailu bat dute (ordenagailua, eramangarria, tableta…), baina %42 ez da berritu azken urteotan.

Kluben balorazioak

Klub gehienek uste dute digitalizazio-egoera baxuan daudela (batez besteko balorazioa 10etik 5,5ekoa da) eta, hala ere, interes handia erakusten dute gai horretan aurrera egiteko. Era berean, baliabide ekonomiko urriak, denbora eta prestakuntza falta edo langilerik ez izatea, dira aurrera egiteko adierazten dituzten oztopo nagusiak.

Jarduteko proposamenak

Azterlan honen ondorioekin, Donostia Kirolak bi norabide hartuko ditu. Alde batetik, azterketa honen zabalkundeak kluben digitalizazioari laguntzeko balio izatea nahi du, baita beste administrazio batzuen lehentasunetan ere sartzeko (esaterako, Eusko Jaurlaritza edo foru-aldundiak). Donostia Kirolak administrazio horiei helaraziko dizkie azterketa honen ondorioak.

Bestalde, eraldaketa digital hori bultzatzeko programa bat prestatuko da udal esparruan, hainbat neurrirekin, besteak beste, laguntza ekonomikoak, prestakuntza edo aholkularitza.

Dokumentuak

Aktualitatea