Jardueren azalpena
PILATES HERNIA DISKALA
Enborreko giharrak lantzeko erabiltzen diren Pilateseko ariketak hernia diskal edo protusioa diagnostikatuta duten kasu horiei zuzendua. Jarduera honek sabeleko eta gerriko giharrak indartzeaz gain, mugikortasuna hobetzea eta bizkar hezurraren ondo lerrokatzea ere ditu helburu nagusiak.
STRETCHING (SGA)
Malgutasunaren entrenamendu mota bat da, edozein adin eta egoera fisikoko pertsonentzat egokia. Sistema pasiboa eta lasaia da, non ikasleak ahalik eta luzatze handiena egingo duen, gihar-sistema elastiko bat izateko helburuz; era berean, lesioak prebenitzeko jarduera egokia da.
TAEKWONDO
Taekwondoa borroka artea da, non hankako teknikak asko erabiltzen diren, gainontzeko borroka arte gehienetan baino askoz gehiago eta era askotakoak diren. Era berean, teknika zainduak nabarmenduarazten du bere potentzia eta zehaztasunagatik.
TAI JIA
Quan Tai-jia edo Quan Taiiji, antzinako txinatar borroka arte bat da. Honek ondo azterturiko mugimendu lasaiak, zehatzak eta armoniatsuak, kontzentrazio eta arnasketa arina nahasten ditu eta honekin batera arretaren barne fokalizazioa lantzen du. Guzti honekin osasun fisikoa eta mentala bultzatzea du helburu, bi arloak harmonizatuz. Edozein barne borroka arte bezala, autodefentsaren oinarria ez da indar fisikoa, bi arloen oreka baizik.
TRX
Norberari egokitutako entrenamendu funtzionalean oinarritzen da. Ariketa bakoitzean, norberak bere pisua erabiliz, erabateko tonifikazioa lortzea izango da helburua. Giharketa lana baino gehiago kate zinetikoen lana lenehetsi da.
IGERIKETA HELDUAK
Igerian lehen pausuak eman eta igeriketa landu nahi duten pertsonei zuzendua dago.
Hastapena
Ikastaro honen helburua, ur ingurunean esperientzia berriak eskaini eta erlaxazio eta kirol gune bihurtzea da. Pertsona bakoitzaren baldintzei egokitua, uretan oinarrizko motrizitate trebakuntza eta konfiantza landuko dira.
Hobekuntza
Hobekuntzako ikastaroa, hastapeneko ikastaroa maila egokiarekin amaitu duten ikasleei zuzendua egongo da. Ikasitakoa hobetu eta propultsio teknika ezberdinetan sakontzeko aukera edukiko dute.
Hobekuntza ikastaroetan matrikulatzen diren pertsonek ikastaroaren lehen egunean onarpen froga bat gainditu beharko dute. Proba gainditzen ez dutenek ezin izango dute egin ikastaroa eta, beraz, matrikularen dirua itzuliko zaie.
- 1. maila: 25 metro jarraian igerian egitea behar da, erdia ahoz bera, eta beste erdia ahoz gora.
- 2. maila: 50 metro igerian egitea behar da, erdia krol eran arnasa eta beste erdia bizkar eran (besoen mugimendua eta arnasa koordinatuz).
IGERIKETA 65 PLUS
65 urtetik gora duten biztanleei zuzenduriko jarduerak dira. Helburu nagusia, ikasle bakoitzaren behar eta baldintzei egokituriko estilo eroso eta eraginkor bat lortzea izango da.
Hobekuntza ikastaroetan matrikulatzen diren pertsonek ikastaroaren lehen egunean onarpen froga bat gainditu beharko dute. Proba gainditzen ez dutenek ezin izango dute egin ikastaroa eta, beraz, matrikularen dirua itzuliko zaie.
- 1. maila: 25 metro jarraian igerian egitea behar da, erdia ahoz bera, eta beste erdia ahoz gora.
URETAKO GIMNASTIKA / AQUAGYM
Uretan Mantentze Gimnastikako saioetan, mantentze gimnastikako saio batean egiten diren ekintzak garatuko ditugu, baina uretan egiteak dituen onurak aprobetxatuz. Ekintza hau, uneoro lurra ukitzen den ingurunean egingo da, beraz ikastaro hau egiteko, igerian jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango.
URETAKO GIMNASTIKA 65 PLUS / AQUAGYM 65 PLUS
Jarduera hau 65 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta mantentze gimnastikako saio batean egiten diren ekintzak garatuko ditugu, baina uretan egiteak dituen onurak aprobetxatuz. Ekintza hau, uneoro lurra ukitzen den ingurunean egingo da, beraz ikastaro hau egiteko, igerian jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango.
BIZKARREKO TERAPIA URETAN
Ikastaro honetan, sistema muskulueskeletikoaren patologiak hobetzeko berariazko ariketak egiten dira, bereziki bizkarrari eragiten diotenak.
25 m-ko igerilekuan egiten denez, batzuetan ez da oina igerilekuaren hondoan jartzen, beraz, ezinbestekoa da uretara nolabaiteko egokitzapena izatea (oinarrizko igeriketa 12,5m-ko igerilekuetan)
Ikastaroak
Ikastaroak