Jardueren azalpena

Ttipi-Ttapa

 Paseo osasungarriak

Eguneroko bizimoduan ohitura osasuntsuak sartzeko helburuarekin 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako programa.  
Bizi kalitatea hobetzeko jarraibideak azalduko dira paseoetan.

Doako izen-ematea udal kirol instalazioetan eta Donostia Kiroleko bulegoetan

Irteerak eta ordutegiak:

  • Bentaberri kiroldegia: 11:00 - 12:00
  • Egia kiroldegia: 11:00 - 12:00
  • Antonio Elorza belodromoa (Anoeta): 11:00 - 12:00
  • Bidebieta kiroldegia: 11:00 - 12:00
  • Intxaurrondo kiroldegia: 11:00 - 12:00
  • Altza gimnasioa: 11:30 - 12:30

TOTAL TRAINING

Erabateko egokitze fisikorako programa da, eta, mugimendu funtzionalen bidez, oinarrizko gaitasunak lantzen ditu: erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna, oreka eta doitasuna.
Intetsitateko ariketa funtzional askotarikoen bitartez, gaitasun fisiko guztiak landuko dira.

Saioek 85 minutu irauten dute.


Total Body

Egokitzapen fisiko globaleko programa, non, mugimendu funtzionalen bidez eta aldi berean hainbat muskulu inplikatuz, oinarrizko gaitasunak lantzen diren (erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna eta oreka). Jarduera honek musika erabiltzen du gida gisa (ez da koreografiarik egiten). Edonork egin dezake, erraz molda baitaiteke baldintza pertsonaletara.


YOGA

Oreka, autokontrola, erlaxapena, nor bere burua menperatzea eta ezagutzea, armonia, edertasuna, hori guztia gauzatzea da Yoga. Zenbaitentzat yogaren helburua erlaxapena, atsedena eta oreka lortzeko bidea izango da besteentzat ordea, adimena garatzeko eta kontzentrazio gaitasuna hobetzeko bidea. YOGA aurkikuntzan oinarritzen da.


ZIKLO INDOOR

Pinoi finko eta inertziako gurpildun txirringa estatiko baten gainean garatzen den jarduera da, ibilbide" ezberdinak egiten dira eta musikak partaideen erritmoen aldaketak interpretatzen laguntzen duelarik.Musikak pedalekoaren erregulartasuna kontrolatzen laguntzen du, eta entrenamenduaren trinkotasuna definitzeko gaitasuna hobetzen du.


ARRAUNA SURFA

Itsasoan egiten den jarduera da, SURFA taula baten gainean, zutik eta arraun baten laguntzarekin.


IGERIKETA 5-12 HILABETE

Haurtxoaren garapen ebolutiboaren prozesua indartzea du helburu jarduera honek, uretako jarduera asko praktikatzearen bitartez, motriz, fisiko eta psikiko bizipen asko izatea bilatzen, haurtxoen artean, eta guraso eta haurtxoen artean sortzen diren erlazioarekin batera.

Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.


IGERIKETA 1-2 URTE

Jokoa da haurraren bizitza, honen bidez bere nahiak, ilusioak, frustrazioak eta gatazkak adierazten ditu. Ondorioz, gure programaren ardatz nagusi izango da eta haurraren garapenean eragiteaz gain, gurasoei irakatsiko diegu jokoaren bidez beraien seme-alabekin erlazionatzen.
Beraien arteko maitasun eta konfiantzarengan eragin nahi dugu, esperientzia errepikaezin batean parte hartuz, eta haien arteko erlazio kognitibo eta afektiboa sendotuz.

Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.


UMEENTZAKO IGERIKETA

Ur jardueretako irakaskuntza metodologia berriei egokituz, Donostia Kirolak ikastaroen formatu berritzaileari ekingo dio, non irakaskuntza ume bakoitzaren ezaugarri eta beharrei egokituko zaien. Era honetan, haurrek talde homogeneo batean ikasiko dute eta ur-eremuari bere egokitzapenaren progresioa kontutan izango da.Irakaskuntza prozesua bi mailatan egituratzen da. Lehendabiziko mailak ur-eremuari egokitzapen eta ohitzeari zuzenduta daude (1. maila-Zapaburu eta 2. maila-Marmoka). Ondorengo hiru mailek (3. maila-Piraña, 4. maila-Marrazoa eta 5. maila-Izurdea) trebetasun eta gaitasun konplexuagoei ekingo diete, ur-eremuan gorputzaren kontrol osoa menperatu arte eramango dutenak.


IGERIKETA HAURDUNENTZAT

Ikuspegi fisiko zein psikologikotik, ariketa fisiko neurriduna lantzea abantaila ugari dituela haurdun dagoen emakumearentzat: erlaxazioa, gihar minak lasaitzea, arnasketa hobetzea eta zirkulazioa ere…