Hileko Kirol Txartela

 

Hileko Kirol Txartela

 Norentzat

Helduak

- 2008.urtean eta aurrekoetan jaiotakoak.

- Prezioa: 29,20€

Adingabeak

- 2009. urtean eta ondorengoetan jaiotakoak

- Prezioa: 17,00€

 Iraupena

Alta ematen den egunetik 30 egun naturaleko balioa izango du.

 Kontratazioa

Urteko edozein egunetan kontrata daiteke. 

Modalitate honek ez du sarrera-kuotarik.

Abonamendu berri bat egiteko bi modu:

  1. Online: donostiakirola.eus
  2. Bertaratuta: Donostia Kirolaren bulegoetan edo tramiteetarako arreta-zerbitzua duten udal kiroldegietan

 Urte natural batean hilean lau abonu dituzten pertsonak Kirol Txartelaren urteko abonamendura pasa daitezke, sarrera kuota ordaindu gabe.

Zerbitzuak (helduak)

  • Udalaren kirol instalazio guztietarako sarrera doan.
  • Igerilekuak eta gimnasio kardiobaskularrak eta muskulaziokoak libreki erabiltzea.
  • Anoetako trinketea eta pilotaleku txikiak doan erabiltzea astelehenetik ostiralera (9:00etatik 14:00etara), aldez aurretik erreserbarik egin gabe.
  • Hondartzetako kabinen erabilera librea, urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra eta urriaren 1etik abenduaren 31era.
  • Doako jarduerak: oinarrizko entrenamendu pertsonalizatua eta harpidedunaren ordua.
  • Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzuaren saio solteak kontratatzeko aukera.

 Abonamendu honek EZ du aukerarik ematen abonatu prezioan ikastaroak kontratatzeko edo Aukeran hileko tarifa kontratatzeko. Aukeran saio solteak, aldiz, erreserbatu ahal izango dira, saio bakoitzeko prezio publikoa ordainduta.

 

  Izen-ematea
Dokumentuak