Zerbitzuen arautegia
"Kiroletako Udal Instalazioen erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak erregulatzen dituen Araudia da"
Araudi honen ardatzetako bat araudi bateratu bat sortzea da, bai kudeaketa zuzena duten instalazioentzat, bai zeharkako kudeaketa duten instalazioentzat.
Herritarrek udal-instalazio guztietan beren eskubideak bermaturik daudela ikustea da helburua, kudeaketa-modua dena delakoa izanda ere; hau da, kasu bakoitzean interes publikoei gehien doitzen zaiena erabakiko da.
Eta noski, parte hartzeko demokraziaren filosofiarekin bat etortzeko eta elkarren arteko kudeaketaren ideia gure herritarrengan zabaltzeko, erabiltzaileekin etengabe harremanetan egoteko formula biziak eta eskuragarriak jarri dira abian.
Gainera, tresna horiek ez dira soilik komunikatzeko bidetzat hartu behar; hau da, guztien eta guztientzako Patronatu bat sortzeko modu izan behar dira, eta, horretarako, gure erabiltzaileen ideiak eta ilusioa baliatuko ditugu.
Nor gara
Nor gara