44. Sanz – Acín panteoia
- Urtea: 1955
- Sustatzailea: José Sanz y Lacambra
- Arkitektoa: Altuna
- Exekuzioa: Altuna
- Jarduera: Medikua
- Jaiotze-heriotza-data: 1923-1999
Altunaren tailerrak Isidoro Uribesalgo eskultore gipuzkoarrak 1916an Mandasko Dukearen panteoirako Gros auzoko San Ignazio elizan egindako monumentua hartu zuen eredutzat. "Berpizkundearen aingerua", horrela izendatu baitzuen Uribesalgok bere lana. Aingerua itxaropen jarreran irudikatzen du, lasai, Berpizkunde unea iragartzeko zain. Sanz-Acín familiaren monumentuak aro barrokoko eskulturaren proposamenak jarraitzen ditu. Bere kokapen estrategikoan oinarritzen da –beheko terraza batetik ikusten da– monumentuaren zentzu eszenografikoa indartzeko. Erabilitako materialaren kalitate eta tonuek Berpizkundearen ilusioa nabarmentzen dute.
Carlos Sanz Acín, *1923 Fanlo (Huesca) +1999 Donostia / San Sebastián. Bere familia gure hirian finkatu zen bi urte zituenean. Zaragozako Fakultatean ikasi zuen medikuntza eta Madrilgoan doktoratu zen 1951n. Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko medikua, bere ibilbide profesionala Madrilgo Probintzia Ospitalean hasi zuen, eta handik gutxira Donostiakora lekualdatu zen. 1979an, enpresari nabarmen batzuekin batera Policlínica Guipuzcoana S.A. Sozietatea osatu zuen mediku taldeko kide izan zen. Espainiako Proktologia Elkartearen zuzendaritzako kide izan zen, baita Nazioarteko Proktologia
Akademiako kide ere. 1982an Euskal Herriko Medikuntzako Errege Akademiako kide izendatu zuten. 1999ko azaroaren 11n hil zen.