06. Zozaia panteoia
- Urtea: 1889
- Jabea: Martín Zozaya Mendiverri
- Sustatzailea: Martín Zozaya
- Lanen maisua: José María Múgica
- Eskultorea: Jacinto Matheu Iroster
- Estilo arkitektonikoa: Clasicismo
- Jarduera: Politikari. Ondasunduna
- Jaiotze-heriotza-data: 1836-1904
Klasizismoa. Oinarri altu bat, itxura klasikokoa, eta inguruan ehorzketa-artearen apaingarriak ditu; hala nola alderantziz dagoen zuzia, girlandak edo hil-oihala. Horrek guztiak oinarria eratzen du, eta gainean Erlijioaren irudia dago, 1891ean Jacinto Matheu eskultoreak egindakoa, tunika zabal batez estalia dagoen emakume gisa irudikatua. Gaur egun gurutzearen errematea falta zaio, bere meditazioan heltzen dion zutoinarena. Bi zokalo trinko eta altu daude bi hilobien alboetan, eta gune intimo bat sortzen dute.
Martín Zozaya Mendiverri (*1836 Garzain (Nafarroa) – †1904 Donostia). Domitila Laredorekin ezkondu zen. Martín baztandarra zen, eta Kubara emigratu zuen. Hantxe jaio ziren alabak: Domitila, Remedios hirian, 1869an eta Carmen eta Martina Caibarién-en, 1871 eta 1872an. Lur-jabe aberats bat izan zen, eta nekazaritzako jabetzak zituen. Ibilbide politikoa ere egin zuen, eta Gorteetako Diputatu izateko hautatu zuten jarraian 1884 eta 1895eko hauteskunde orokorretan, Kubako Santa Clara eta Remedios barrutietan.
Carmen alaba oraindik ere Caibarién-eko ongile gisa oroitzen dute, eta hiri hartan busto bat dago bere oroimenez. 21 urterekin iritsi zen Donostiara, baina ez zeukan ahaztuta bere jaiotzako hiria. Sentimendu hura testamentuan ere agertu zuen; izan ere, hainbat dohaintza utzi zituen hiri hartarako, esate baterako Carmenen izena duen Caibariéneko Ospitalea eraikitzeko kontribuzioa, edo Jesusen Bihotza Eskolari egindakoa. Habanan dagoen Jesusen Bihotza eta Loiolako San Ignazioren Katedralaren obretarako ere laguntza eman zuen. Comillaseko (Kantabria) Mintegiaren Pabilioi Txikia eta Elizondoko ospitalea (Nafarroan) ere Carmenen karitateari esker eginak dira.
1880. urtetik aurrera agertu ziren Donostian. Irakurtzekoa da oinordeko aberats hark, 33 urterekin, nolako inpresioa egin zion garai hartako kazetari salamancar bati:
Hemen bizi da, Kontxan duen txaletean, Maria (Carmen) Zozaia andre agurgarria, Benjumearen alarguna. Gaixoa bezain diruduna da, eta nahi duen guzti-guztia dauka. Egunero loredun kotxetxo batean eramaten dute, ilobak eskailera modernista batetik igotzen zaizkio kotxeko eserlekura; bi enbor ederrek eramaten dute arrastan, barruan txakurtxo batzuk daramatzala, eta ibilaldiak iraun bitartean, Zozaia andrea kotxe barruan lasai eta atseden goxoan egon dadin, sarezko ohe bat dago. Horregatik, arratsaldero ordu berean, aspertuta egon ohi den atzerritar mordo bat hantxe bildu ohi da, begira egoteko, edozerekin entretenitzen baitira. [ El Castellano , 1904ko abuztuaren 2a]