17. Luis Aladrén Mendívil panteoia
- Año: 1893
- Propietario: Marcelino Luis Aladrén Mendívil
- Promotor: Marcelino Luis Aladrén Mendívil
- Arquitecto: Marcelino Luis Aladrén Mendívil
- Actividad: Arkitekto
- Fecha Nacimiento-Muerte: 1852-1902
1893 – Sustatzailea – Arkitektoa: Luis Aladrén Mendívil. Estilo librea eta sendoko arkitektura baliatu zuen, joko bolumetrikoa oinarri zuena. Diamante punten apaingarria estilo horretara egokitzen da, eta ez du galtzen piramideak ehorzte-monumentuaren testuinguruan gordetzen duen zentzua.
Marcelino Luis Aladrén Mendívil (1852, Zaragoza – 1902, Donostia), Madrilgo Arkitektura Eskolan titulatua 1878an, ikasketak amaitu ondoren Belgika, Ingalaterra eta Frantzian bidaiatu zuen. Parisen bizi izan zen zenbait urtez. 1880an, Frantziako hiriburuan egin zen Arkitektoen Nazioarteko Biltzarrean, lankide espainiarren ordezkari izan zen. Bertan hasi zen Adolfo Morales de los Ríos arkitektoarekin izan zuen harreman profesionala. Urte berean, "Casino de San Sebastián" Sozietate Anonimoak etorkizuneko kasinoa eraikitzeko proiektuen lehiaketa iragarri zuen, eta Aladrének eta Morales de los Ríosek egin zuten proiektu irabazlea. Sari hark ekarri zuen Donostiara 1883an, ziur asko hiria ezaguna zuen, amaren aldeko aitona-amonak hemengoak baitzituen. 1886an Ramona Gurruchaga Uriarterekin (1863, Zumaia – 1940, Donostia) ezkondu zen.
1887an, arkitekto biek elkarrekin lan egin zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren berreraikuntzan. Aladrénen obrak eta Morales de los Ríosenak Donostia udaldirako hiri bihurtzen lagundu zuten, bereziki Kontxako Pasealekuan eta Mirakontxan laurogeita hamarreko hamarkadan sortu zituzten etxe alai eta "hoteltxoekin", kanpoaldera begira azuleju koloredunak jarriz.
Aladrének partikularren enkarguak hartu zituen hileta-monumentuak egiteko, besteak beste, San Sebastian kaleko 56-64ko kaperak, 1891n Carlos Gutiérrez Lozanoren alargunarentzat eginak. Estilo eklektiko batean eginak dira, eta beste hileta-kapera batzuetan ikusten denetik ihes egiten du, oinean zein apaingarrietan. Hormatik gora igotzen den huntzari ematen dion trataerak estilo Modernista batera hurbiltzen du. Fernando Tutón Vizcaínorentzat, aldiz, San Sebastian 90-94ko kapera proiektatu zuen 1894an, eta bertan, Erdi Aroko arkitektura ingelesaren adibideak baliatu zituen.
Haren obra estilo neoerrenazentista eta neobarrokoen barruan sartzen da; oinean mugikortasuna izateko joera du, eta altxaeren independentzia. Aipatzekoa da, alor horretan, estalki tipologia ugaria baliatzen duela. Joera neomediebalista jarraitzen du eraikin erlijiotsuak eraikitzeko.
Gure hiritik kanpo, badira haren zenbait lan aipagarri: Zaragozan, Joyería Aladrén lokalaren proiektua, 1885ekoa, gaur egun kafetegi bihurtua, Alberto anaiarena zena, edo Bilboko Aldundiaren eraikina, 1890ean eraikitzen hasia. Eraikin hori, hain zuzen ere, eklektizismo alfonsinoaren obra gorenetakotzat hartzen da Bizkaian.
Hil zenean, bi obratan ziharduen lanean: Bilboko Montero etxea, batetik, Jean Batiste Darroquy arkitekto frantzi
Donostiako Gros auzoko Zezen Plaza. Proiektu hori Francisco Urcola arkitektoak amaitu zuen. Bi eraikinetan, estilo modernista hautatu zuen.
Alberto anaia izan zen Memento Homo hileta monumentuaren sustatzailea; oso gai originala zuen, bere hilobia zulatzen ari zen gizona erakusten baitzuen, Zaragozan dagoen Torrero-ko hilerrian. Clarasó eskultorearen obra izan zen, 1900eko Pariseko Erakusketa Unibertsalean urrezko domina jaso zuena.