Breadcrumb
Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak
Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak
Eduki publikatzailea
02. Azqueta panteoia
- Urtea: 1922
- Jabea: Juan Florentín de Azqueta y Múgica
- Sustatzailea: Juan Florentín de Azqueta y Múgica
- Eskultorea: Quintín de Torre eta Ricardo de Elorriaga
- Juan Florentín de Azqueta y Múgica
- Jarduera: Ingineru eta merkantzi-ontzi kapitain
- Jaiotza eta heriotza data: 1844-1930
- Artea
- Historia
- Ospetsuak
Forma klasikoak, monumentu gisa sortuak, arkitekturaren aldetik zein eskultura aldetik: Ertz bizidun bloke prismatiko handiekin osatutako arkitektura multzoa da, eta horrek ematen dio itxura zorrotz eta monumental hori. Belauniko dagoen eskultura-irudian, artistak "Ofrenda de la corona" titulua emandakoa, eskultore bilbotarrak tunikaren bolumen handiarekin jolas egiten du; berebiziko eskultura bat eskaintzen digu, monumentuaren gainerakoarekin harmonia gordetzen duena.
Eskultura egiteko erabili diren materialen joko kromatikoak, halaber, eszenatoki gisako espazio bat sortu du, eta han, irudiak du protagonismo osoa. Mutrikuko kareharri grisaren bitartez, hildakoa hartzen duen lur azpiko mundu iluna irudikatzen da. Ama Birjina, Ama Dolorosa gisa agertzen dena, marmol zuriz egina dago, berria den zerbait hasten dela adierazteko.Haren irudia harri gorriaren gainean nabarmentzen da, eta gurutzearen sinboloan jasotzen da itxaropena.
Ikur gisa, eszenaren alboetan aurpegi hegodunak ageri dira, hots, aingeruaren irudiarekin lotutako elementuak.
Juan Florentín de Azqueta y Múgica, *1844 Bermeo +1930 Donostia, ingeniaria eta merkantzia-ontzietako kapitaina. Eugenia Monasteriorekin ezkondu, eta 10 seme-alaba izan zituzten.
1887an iritsi zen Donostiara, MacAndrews konpainiaren kontsignatario gisa, Donostia eta Pasaiako porturako, eta bere izena edukiko zuen ontzi-konpainia sortu zuen. 1894an merkataritza ontzidietako kapitain izendatu zuten, eta Gipuzkoako Itsas Ligako parte izan zen. 1915ean seme-alabei utzi zizkien ontziekin lotutako negozioak. Habanako portuan sartu zen lehen lurrunezko itsasontziaren kapitaina izan omen zen.
Juan Florentín erregidore izan zen 1890-1893 bitartean. Hain zuzen ere, zinegotzi zela ─1901ean─ Urumeako ibai-zerbitzua inauguratu zuen. Semeetako batzuk ere udalean parte hartuko zuten: Josék (1909-1911), Horaciok (1912-1917) eta Ángelek (1924-1925).
Florentino semeak, aldiz, Donostiako trenbide elektrikoarekin izan zuen lotura. 1914an "Vildósola-Azqueta" sozietatea eratu zuen, motozikleten negozioan arituko zena. Motoziklismoko zale amorratua zen, eta Real Moto-Club Español elkarteak antolatutako lasterketetan parte hartu zuen. Hala, Espainiako lehen automobil fabriketako bat sortu zuen. 1958an Trenbideen Ustiapenerako Sozietatearen zuzendari zen, eta justu orduantxe, martxoaren 1ean, Donostia-Hernani linea kendu zen.Hil zen urtean, Real Sociedad futbol klubeko presidente zen.
Florentino argazkilaritzaren maitale zen, eta ilobarekin partekatzen zuen zaletasun hura, José Manuel Aizpúrua Azqueta arkitektoarekin.
Juan Florentínen beste seme batek, Bideetako Ingeniari zen Horaciok, Amarako Zabaltzea proiektatu zuen 1915ean, José Gurrutxaga arkitektoarekin batera. Halaber, Loiolako Lorategi Hirirako proiektuaren txostena idatzi zuen, eta Donostiako Paseo Berriarena, besteak beste. 1919ko urtarrilaren 9an, Obra Publikoetako zuzendari nagusi izendatu zuten lehen aldiz. Beste bi alditan ere itzuli zen kargu hartara. Beste batzuekin batera, Trenbide eta Tranbien Ustiapenerako Sozietatea sortu zuen, linea hauek fusionatu eta haiek ustiatzea helburuzuena: Donostiatik mugara doana, hots, ‘Topo' izenez ezagutzen dena, Donostiatik Hernanirakoa, Irunetik Hondarribirakoa eta Andoaindik Iruña eta Lasartera doana. Donostiako Tranbien Sozietatea ere sortu zuen. 1922an "Fosfatos de Logrosán" sozietate anonimoa sortu zuten bazkideetako bat izan zen, Salamancako Hijos de Mirat enpresariekin batera. Cacereseko meatzeak ziren Espainiako fosforita meatoki garrantzitsuenak. Sozietate hura Donostian sortu zen hainbat bazkideren artean: besteak beste, Leopoldo Lewin, Azucarera del Ebro S.A. enpresaren sustatzaile eta aholkularia.
Quintín de Torreren lan hau Madrilgo Alcalá kalean zegoen antzinako Banco de Bilbao-rako egin behar izan zituen ikaragarrizko eskulturekin batera etorri zen.