Breadcrumb

Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

05. Zubietako batzordeari monumentua - 1813

  • Urtea: 1879
  • Sustatzailea: Donostiako Udala
  • Arkitektoa: José de Goicoa
  • Egilea: José María Illaro
  • Estilo arkitektonikoa: Klasizismoa

Klasizismoa. Estilo klasikoak zorroztasuna ematen dio monumentuari, eta gainera, Udalak hala eskatuta, Mutrikuko kareharri grisez egina dago. Izan ere, ia erabat erre zuten hiri bat berpizteko lan egin zutenen oroigarri da monumentua. Ondorengo belaunaldi guztientzat hurbileko oroimen bat izatea zen asmoa, eta horregatik ageri dira haizeak dantzan jartzen dituen zintak, ez ordea zurrunak edo zimelak.

1813ko ekainean, Frantziako tropak erretiratzen ari ziren, Gasteizen porrot egin ostean. Wellingtongo Dukearen agindupean, Portugal eta Ingalaterrako armadak atzetik joan zitzaizkien, eta horregatik, Donostian gotortzea erabaki zuten frantziarrek. Bi hilabetetan zehar, Donostia setiatuta egongo zen eta, azkenean, 1813ko abuztuaren 31n, harresietan arrakala bat ireki eta sartzea lortu zuten; gogor egin zioten hiriari eraso, eta ia osorik erre zuten, kale bat izan ezik, Abuztuaren 31 kalea, egun beltz hura gogora ekartzen duena.

Irailaren 8 eta 9an, "patrizio entzutetsu" talde bat Zubietako Aizpurua baserrian bildu zen, Zubietako Batzordea delakoan, eta Donostia berreraikitzeko urratsak adostu zituzten. Gizon haiei egin zien omenaldia udalak, 1879an, monumentu honen bitartez.

Urtero, abuztuaren 31n, izen hori duen kalean, ekitaldi bat egiten da egun hartako biktimak gogoratzeko. Argi elektrikoak itzaltzen dira, eta kandelak piztu.

1879an, plaka oroigarriaren grabatzailea nahastu egin zen, bileraren data jartzerakoan. Arbela aldatu eta marmolezkoa jarri zutenean, akatsa ez zen zuzendu; gainera, beste akats bat gehitu zitzaion, mausoleoa egin zen urtea adierazterakoan: MDCCCIXXX agertzen den tokian, MDCCCLXXX behar luke. Gaur egun zuzenduta dago.

"… halako monumentu batek, gainera, lagundu egingo du gizon haiek irabazi zuten esker on eta miresmena aitortzen; ez da salbuespenik izango, eredu baitira, baita hona datozen kanpotar eta atzerritarrentzat ere. Nicolás de Soraluce: "Mausoleo bat Zubietako Heroientzako". El Urumea, 1879ko maiatzaren 25a.

 

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea