Breadcrumb

Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

09. Antonio Arzac Alberdi

San Lorentzo 8
  • Urtea: 1879
  • Jabea: Antonio Arzac Alberdi
  • Sustatzailea: Antonio Arzac Alberdi
  • Arkitektoa: José de Goicoa
  • Estilo arkitektonikoa: Klasizismoa

Klasizismoa lerroetan. Sinesmen bat ekartzen digu gogora, Kristoren gurutzea Adanen hilobiaren gainean altxatzen zela, eta horregatik ageri dira buru-hezurra eta tibiak Kalbarioaren gurutzearen azpian. Azken obrak eduki sinboliko gehiago du hasierako proiektuak baino.

Antonio Arzac Alberdi (*1855 Donostia +1904 Donostia). 1884. urtean Antonio Arzacek Polloerako sarreran dauden arkuetan agertzen den inskripzioa eskatu zuen. Gainera, 1879an, hilobi bat erosi nahi izan zuen lehena izan zen, eta bere monumentuaren planoa aurkeztu zuen, inskripzioarekin batera, berak sinatuta, bere hilarrian jar zezaten. Urte hartan bertan, Arzacek saria jaso zuen Donostian egin ziren lehen Lore Jokoetan. Jai haietarako, Iparraldean egindakoak hartu ziren eredu gisa. 1853an,  Antoine Th. Abbadie-k euskararen jai haiek sortu zituenean, deialdiek hiru zati eduki ohi zituzten: literatura lehiaketa, musika lehiaketa eta margolaritzakoa. Lehiakideek, beren obren bitartez, Euskal Herriko giroa deskribatzen zuten, hango ohiturak, euskara hizkuntza ofizial gisa baliatuz. Lehiaketa haietan ekoizten zena Euskal-Erria aldizkariaren bitartez ematen zen ezagutzera; aldizkari hura José Manterolak sortu zuen 1880an eta hura hiltzean, Arzacek berak hartu zuen zuzendaritza. Halaber, aldizkari hartako aleetan, hainbat artikulu argitaratuko ziren Historiaren Errege Akademiako eta Frantziako Arkeologia Sozietateko kideek Euskal Herri osoan zehar egindako irteerei buruz; bi erakunde horietako kide zen Arzac. Musikak ere aurkitu zuen bere organo hedatzailea, Sociedad Coral izenekoa eta gerora Donostiako Orfeoi bihurtuko zena; izan ere, Arzac izan zen sortzaileetako bat, Raimundo Sarriegui bertako musikariarekin batera.

Antonio Arzac poeta, hizlari eta artikulugile izan zen, prosan zein bertsotan idazten zuen, eta are gehiago, antzerkiaren generoa ere landu zuen. Kantu eta pianorako konposizioak ere egin zituen, eta euskara zuen adierazpide beti. Udalbatzari hilerri sarrerako arkuen inskripzioa eskatu zionean, Lore Jokoetako idazkari gisa egin zuen, eta kargu hura izan zuen hil arte. Inskripzioa euskaraz zein gaztelaniaz egon zedila eskatu zuen.

Heriotzak atsedentxo bat eman zionean, udal liburutegiko (bertako zuzendari zen) funtsak lehen aldiz katalogatzen amaitu ahal izan zuen. Handik gutxira hil zen.

Pentsamendurik sentituenak harridura ikurren bidez adierazten zituen. Baina bere hilobirako, ez zuen bere izena aitorpen-maila goren horretan jarriko, ¡BILINCH! jarrita egin zuenean bezala.

¡…..!Ezagutu zutenek, edo haren obra ezagutzen zutenek erabaki beharko zuten, Arzacen hilobiaren aurrean, harridura ikur horien artean zer adierazi.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea