Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

32.Yturralde panteoia

San Martin 109
  • Urtea: 1924
  • Jabea: Diego Yturralde Arcelus
  • Sustatzailea: Diego Yturralde
  • Lan-maisua: Francisco Alcorta, marmolista
  • Egilea: Diego Yturralde
  • Estilo arkitektonikoa: Barroco

Yturraldek Barrokora begiratu du, garai hartako artearen gaietara eta adierazpen artistikora. Horretarako, gaur egun oraindik gure probintzian ikus dezakegun via crucisen adibide garbiak hartu ditu. Azken geltokia, Yturraldeko eredu gisa hartu zuena, hilerriaren barruan dago.

Memento Mori bat dugu hau. Diego Yturraldek beti gogoraraziko digu, baita hilik egon ondoren ere, bizia behin-behinekoa baino ez dela, bere liburu gordin honetan: ...Yo fui lo que tú eres ahora. Mañana serás lo que yo soy ahora.... Monumentua osatzeko, Pasioan ageri diren lanabesak jarri ditu. Hildakoak bere liburuan gogorarazten digu bizitza zaindua eraman behar dugula, eta hala baino ez dugula lortuko erredentzioa, hots, gure azken helburua.

Diego Yturralde Arcelus, *1857 Donostia. 1896an Motxaeneberri Tolaretxe 23an bizi zen, Amaran. Badakigu 1900. urteaz geroztik hilerri honetan lan egin zuela. Polloeko hilerriko hainbat monumentutan aurkituko dugu haren sinadura; hilobi bakunetan, zein kapera artistikoetan. Haren obraren bi adibide ditugu; besteak beste, San Bizente 29ko hilobia, 1900 urtekoa, Lorenzo Arteaga y Arbillagarentzako egina, eta 1906an Ignacio Irastorzarentzako egin zuen kapera, San Ignazio kaleko 109-113an dagoena. Lehenbizikoa haren obraren adibide xume bat baino ez da, baina bigarrena oso berezia da, oso ongi tailatuta eta konposatuta baitago. Aurrealdean dagoen plaka sinple batek adierazten du kapera Yturralde eraikitzaileak egina dela. Jatorri frantziarra zuten baina 1894an Donostian bizi ziren Maumejean beirate-egileen sinadura agertzen da beirate artistiko horietan.

Hildakoaren aurrean gaur hemen daudenak bizi daitezela, Jaungoikoaren legearen arabera hil arte. Mundu ilun honetatik bestera goazenean, Jainkoaren argia aurki dezagula denok. Zu orain zarena izan nintzen ni. Bihar zu izango zara ni orain naizena. Ongi neurtu dut gure bizi laburra, heriotzaren unean zainduta egoteko

1924ko abuztuaren 22an Yturraldek bere monumenturako planoak aurkeztu zituen, Via Crucisaren azken geltokia izango zenarena.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea