Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

06. Zozaya panteoia

San Ignazio 33-35 / San Martin 34-36
  • Urtea: 1889
  • Jabea: Martín Zozaya Mendiverri
  • Sustatzailea: Martín Zozaya
  • Lan-maisua: José María Múgica
  • Eskultorea: Jacinto Mateu Iroster
  • Estilo arkitektonikoa: Clasicismo

Klasizismoa. Oinarri altu bat, itxura klasikokoa, eta inguruan ehorzketa-artearenak diren apaingarriak; hala nola alderantziz dagoen zuzia, girlandak edo hil-oihala. Horrek guztiak oinarria eratzen du, eta gainean Erlijioaren irudia dago, 1891ean, Jacinto Mateu eskultoreak egindakoa, tunika zabal batez estalia dagoen emakume gisa irudikatua. Gaur egun gurutzearen errematea falta zaio, hots, esku artean duen zutoinarena.Bi zokalo trinko eta altu daude bi hilobien alboetan, eta babesleku moduko bat sortzen dute bien artean.

Martín Zozaya Mendiverri, *1836 Garzain (Nafarroa) + 1904 Donostia. Domitila Laredorekin ezkondu zen. Martín baztandarra zen, eta Kubara emigratu zuen.Hantxe jaio ziren alabak; Domitila, Remedios hirian, 1869an eta Carmen eta Martina aldiz Caibarién-en, 1871 eta 1872an. Lur-jabe aberats bat izan zen, eta nekazaritzako jabetzak zituen. Ibilbide politikoa ere egin zuen, eta Gorteetako Diputatu izateko hautatu zuten jarraian 1884 eta 1895eko hauteskunde orokorretan, Kubako Santa Clara eta Remedios barrutietan.

Carmen alaba oraindik ere Caibarién-eko ongile gisa oroitzen dute, eta hiri hartan busto bat dago bere oroimenean. 21 urterekin iritsi zen Donostiara, baina ez zuen bere jaiotzako hiria ahaztu. Sentimendu hura testamentuan ere agertu zuen; izan ere, hainbat dohaintza utzi zituen hiri hartarako, esate baterako Carmenen izena duen Caibariéneko Ospitalea eraikitzeko kontribuzioa, edo Jesusen Bihotza Eskolari egindakoa.Habanan dagoen Jesusen Bihotza eta Loiolako San Ignazioren Katedralaren obretan ere parte hartu zuen. Comillaseko (Kantabria) Mintegiaren Pabilioi Txikia eta Elizondoko ospitalea (Nafarroan) ere Carmenen karitateari esker eginak dira.

1880. urtetik aurrera agertu ziren Donostian. Irakurtzekoa da oinordeko aberats hark, 33 urterekin, nolako inpresioa egin zion garai hartako kazetari salamancar bati:

Hemen bizi da, Kontxan duen txaletean, Maria (Carmen) Zozaya andre agurgarria, Benjumearen alarguna. Gaixoa bezain diruduna da, eta nahi duen guzti-guztia dauka. Egunero loredun kotxetxo batean eramaten dute, ilobak eskailera modernista batetik igotzen zaizkio kotxeko eserlekura;bi enbor ederrek eramaten dute arrastan, barruan txakurtxo batzuk daramatzala, eta ibilaldiak iraun bitartean, Zozaya andrea kotxe barruan lasai eta atseden goxoan egon dadin, sarezko ohe bat dago. Horregatik, arratsaldero ordu berean, aspertuta egon ohi den atzerritar mordo bat hantxe bildu ohi da, begira egoteko, edozerekin entretenitzen baitira.

[El Castellano, 1904ko abuztuaren 2a]

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea