Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

20. Ohlsson panteoia

Santa Klara 157-159
  • Urtea: 1904
  • Jabea: Olof Ohlsson
  • Sustatzailea: Olof Ohlsson
  • Lan-maisua: Domingo Eceiza
  • Egilea: Aguirre (Hijos de Marcial Aguirre)
  • Estilo arkitektonikoa: Neoclásico

Neoklasikoa. Hildakoen plakek duten kaligrafiaren plastika bereziki aipatzekoa da. Ohlsson bere arbasoen jatorrira begira jartzen da, bere azken aterpean babesteko. XIX. mendearen hasieran izandako Celtic Revival izeneko joerara itzuli da, eta literatura eskandinaviarrak Erromantizismo garaian bezala, bikingoen garaia gurtzen du.  

Olof Ohlsson *1872 Malmö +1935 Donostia. Ingeniaria eta Suediako kontsula Donostian. Ingeniarien buru gisa lan egin zuen Sociedad Española de Construcciones Metálicas etxean, gaur egungo CAFen, Beasainen. 1913an bi patente-lizentzia eman zizkioten: bata salgaiak garraiatzeko bagoien ateetarako bisagren gainekoa, eta bestea, ibilgailuetarako guarda-plakak hobetzekoa. Biak ere, trenen alorrean eman zizkioten. 1916an, beharbada ordurako "Herederos de Ramón Múgica" tailerrean ziharduela, beste patente bat eman zioten, trenen bagoietarako topeen gainekoa. Pepita Múgicarekin (*1879 Donostia +1969 Donostia) ezkondu zen, Ramón Múgica Echeverríaren alabarekin. Ramón Múgica arotz lanetan hasi zen Tolosan, eta 1883an hiriburura aldatu zen. Tailerra azkar mekanizatu zuen, eta gainera, aukera izan zuen gama altuko zura eskaintzeko; izan ere, XIX. mende amaierarako, Suediatik, Norvegiatik edo Finlandiatik inportatzen zituen salgaiak. Hemen eraldatu egiten zituen, eta oso produktu estimatuak sortzen zituen.

1916an tailerra trenen bagoiak muntatzen hasi zen, eta ospea eman zien beste gauza bat egiten ere bai: pertsiana mekanikoak egiten. Olof Ohlsson suhiak produktu haren bikaintasunaz hitz egingo zuen GATEPAC, ACren aldizkarian.

Ramón Múgica Echeverría hil zenean, "Herederos de Ramón Múgica" oinordekoei utzitako ondare aberatsaz hitz egin zen garai hartako prentsan.

Ramón Ohlsson Múgica *1911 Donostia +1970 Donostia. 1928an Madrilera joan zen, etorkizunean poeta izango zen Gabriel (Múgica) Celaya lehengusuarekin, Industria Ingeniaritza ikastera. Ikasleen Egoitza batean bizi izan ziren biak urte haietan, García Lorca gaztearekin batera. Teresa Gascuerekin ezkondu zen *1910 Donostia +1979 Donostia. Francisco Gascue meatzeetako ingeniariaren alaba zen. 30eko hamarkadako lehen urteetan, hockey jokalari ezaguna izan zen.

Iparraldeko herrialde urrun eta hotzetatik zura ekartzen zuen itsasontzietako batek "Pepita" izena zuen.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea