Breadcrumb
Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak
Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak
Eduki publikatzailea
33. Ayestarán - Otamendi y Mendía panteoia
- Urtea: 1915
- Sustatzailea: Familia Otamendi Mendía
- Lan-maisua: Domingo Eceiza
- Egilea: T. Altuna
- Estilo arkitektonikoa: Eclecticismo
- Luis Ayestarán Gabarain
- Jarduera: Medizinan eta kirurgian doktore
- Jaiotza eta heriotza data: 1888-1954
- Artea
- Historia
- Ospetsuak
Eklektizismoa. Klasizismoko formen artean mugitzen da, eta barrokoaren hizkuntza erabiltzen du. Bereziki aipatzekoa da panteoi honen efektismo eszenografikoa, elementuak eszenaratzeko moduari zein narrazioari dagokionez: Irakurketa hasteko, monumentuaren bizkarretik hasi behar dugu; uso bat ageri da olibondoaren adarra mokoan duela, eta hark adierazten zigun "Jainkoarengan" ezarritako "Itxaropena" hurbil dagoela; hain hurbil, ezen buelta ematerakoan, Aingeru Iragarlearen irudia ikusiko baitugu. Aingeruak zerurantz zuzentzen du hatza, hildakoekin biltzeko jaisten da, eta Berpizkundearen helduera iragartzeko.
Luis Ayestarán Gabarain *1888 Donostia +1954 Donostia. Medikuntzan eta kirurgian doktorea. Adelaida Otamendi Mendiarekin ezkondu zen (*1889 Donostia +1985 Donostia), eta lekuko gisa, Ayestaránen lagun zirujauak egon ziren, Modesto Huici eta Luis Egaña. Hirurek elkarrekin lan egin zuten San Antonio Abad Ospitalean, Ayestarán zuzendari zela. Gizonezko seme bakarrak, Jose Luisek (*1920 Donostia +1961 Donostia), aitaren bidetik jarraitu zuen, kirurgiaren alorrean.
Benigno Oreja doktorearekin batera, Luis Ayestaránek ideia bat izan zuen: minbizia modu esklusiboan tratatu eta ikertzeko zentro bat sortzea. Ideia hura 1928an hasi zen gorpuzten, Luis Elizalde Urruzola arkitektoak Gipuzkoako Institutu Erradio-kirurgikoaren obrak hasi zituenean. 1957tik aurrera, Institutu Onkologiko gisa ezagutzen da. Elizalde arkitektoak, eraikinaren lerroak marraztean, euskal neoerregionalismoa hartu zuen ardatz. Aldakonea Gainean inauguratu zuten 1933an. Hala, Donostia hirugarren hiria izan zen halako klinika bat edukitzen, Madril eta Bartzelonaren ondoren. Luis Ayestarán izan zen haren lehen zuzendaria. 2009. urtean inauguratu zen Onkologikoa izeneko eraikin berria, Miramoneko ospitaleen eremuan.
Gerra Zibilean aingeruak sudurra galdu zuen, bala batek jota.
Luis Ayestarán jauna gizon ona zen. Jakintsua, langilea, argia eta jantzia izatea osagarri baino ez zuen. [Luis Ayestaránen heriotza-oharra, Diario Vasco 1954-01-19 Alfredo R. Antigüedad-en eskutik]