Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

08. Bilintx

San Prudentzio 72
  • Urtea: 1885
  • Sustatzailea: Ayuntamiento de San Sebastián
  • Arkitektoa: José de Goicoa
  • Estilo arkitektonikoa: Eklektizismoa
  • Epitafioa: "Los que escuchamos tus versos en este querido San Sebastián podemos decir que desde que te fuiste a cantar las misericordias de Dios el mismo cielo es más gozoso"

Sustatzailea: Donostiako Udala

José de Goicoa udal arkitektoak hileta-monumentu bat proiektatu zuen Indalecio Bizkarrondo "Bilintx" euskal poetaren oroimenean. Aipatzekoa da omendutako pertsonaren irudia, apaingarrien gainetik. Ezizena harridura ikurren artean agertzen da, eta hala, banatu egiten da epitafioaren eta Easoko bardoaren busto dominadunaren artean dagoen espazioa.

Indalecio Bizkarrondo "Bilintx" bertsolari eta poeta erromantikoa (*1831 Donostia +1876 Donostia), San Sebastian egunean Arratsaineko bateria karlistek jaurtitako granada baten ondorioz hil zen, Antzoki Zaharrean bere atezain postuan zegoela jo baitzuen, Kale Nagusian. Berriemaile ere izan zen, Donostian, "La CorrespondenciaMusical" izeneko egunkarian.

1882ko azaroan Ponsol zinegotziaren eskaera onartu zen, haren gorpua San Bartolomeko hilerritik Polloera alda zedin, eta Bilintxen omenez hilobi "apal baina duin" bat jartzeko konpromisoa hartu zuten. Victoriano Iraola zinegotzi, erretratugile eta ilustratzaileak buruz egin zuen erretratu eredua, gaur ikusten dugun domina egiteko  ─garaiko berrien arabera, "Bilintx"-i ez zitzaizkion bere erretratuak gustatzen─. Udalak zizelkatze-lana ordaindu zuen, eta epitafioaren inguruan dauden kapitelak, 175 pezeta. Ezezaguna da bi lanen egilea. Hilobia eta mausoleoko harria Domingo Calzacorta harginak egin zuen, eta 410 pezeta jaso zituen ordainetan; Miguel Orbegozo errementariak berriz, 186 pezeta jaso zituen irudia inguratzen zuen eta gaur egun desagertua dagoen burdinazko hesiarengatik. 1885eko martxoaren 2an gaur egun irakur dezakegun inskripzioa bakarrik falta zen ordaintzeko, handik egun gutxira Lore Jokoen Udalbatzak idatzi zuena. "ALTUNA" sinadura duen xafla gerora egindako eraberritze batena izan liteke.

Indalecio hil eta gutxira, Manuel Curros Enriquez poeta galiziarrak gaztelaniazko olerki hunkigarri bat eskaini zion, "La canción de Vilinch" izenekoa.

1883ko uztailaren 6an, Madrilgo Retiroko lorategietan, Antonio Peña y Goñi musika-kritikari eta konpositore donostiarraren "Recuerdo a Vilinch" rapsodia txikia entzun zen, eta txalo ugari jaso zuen. 21ean, Bilintxen heriotzaren zazpigarren urteurrenean, donostiarrek Boulevardeko zumardian entzun ahal izan zuten.

Epitafioa

"Gure Donostia kutunean zure bertsoak entzun genituenok esan dezakegu Jaungoikoaren errukiaz kantatzera joan zinenetik, zerua bera atseginagoa dela".

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea