Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

11. Oliván panteoia

San Sebastian 1
  • Urtea: 1879
  • Jabea: Federico Oliván Villagrasa
  • Sustatzailea: José Urquiza
  • Arkitektoa: José de Goicoa
  • Estilo arkitektonikoa: Neogótico

Neogotikoa. Memento Mori honek gogora ekartzen digu gure heriotzak ere baduela data, eta babila segak egindako ebakira heltzen denean hilgo garela. Gaur, arku bikoitzean idealizatuta dagoen "loriaren atea" aurrean dutela, erregistroan zain daude batzuk; halaxe egongo gara noizbait geu ere. Zain egon behar dugun bitartean, bizitzan edukitako itxaropenak inguratu egingo du gu hartzen gaituen ontzia, eta hala, haren barnean Berpizkundea gertatuko da, mazpilaren fruitua balitz bezala. Une horretan, gure arimak hegan egingo du, tximeletek bezala, Gurutzetik datorren salbazio-argirantz.  Federico Oliván Villagrasa *1868 La Almolda (Zaragoza) +1902 Donostia. Oliván Villagrasa familia Donostiara iritsi zenean, Federicok bost urte zituen. Oliván familiak ale, ardo eta batez ere, olioaren merkataritzan izandako esperientzia zekarren; izan ere, Monegros inguruan, merkataritza hura asko hedatu zen XIX. mendearen hasieratik aurrera. Produktu horien salerosketa, gurasoek abian jarri zutena, "Oliván Hijos" izenpean, hiriko garrantzitsuena izan zedin lortu zuten Federicok eta bere lehengusu Oliván Semper-tarrek, 1894an. Aberastasun ekonomiko hari esker, Banco Guipuzcoanoko lehen Administrazio Kontseiluko kide izan zen Federico 1899an, eta sortu berri zen Club Cantábrico aisialdi-sozietatekoa ere bai. Federico Pilar Bago Aguirrerekin ezkondu zen (*1864 Tolosa +1967 Donostia) 1895ean, Manuel Bago Aguirre mediku ospetsuaren arrebarekin.

Hemen ehortzita ez badago ere, haren seme zaharrena, Federico Oliván Bago, intelektual ezaguna izan zen. Ibilbide diplomatiko aipagarria egin zuen, baina ez hori bakarrik,  El Diario Vasco egunkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta idazlea. Literaturaren alorrean, Puccini, su vida y su obra lana da aipagarriena. Azorín-ek esan zuen moduan, "Federico Olivánek Pucciniri buruz eginiko lana liburu ederra da, entretenigarria, atsegina. Irakatsi egiten digu, eta gozarazi". Historiako Akademiaren kide izendatu zuten.

Hil baino hiru urte lehenago, ABCko kronikari José Berruezok Pilar Bago omendu zuen, 1964an egindako elkarrizketa maitekor batean. Ehun urte zituela, Pilarrek gogora ekarri zuen 1874ko Donostia nolakoa zen, bigarren gerra karlistaren erdian, bera Tolosatik iritsi zenean. Hogeita hemezortzi urterekin alargundu zen.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea