Breadcrumb

Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

42. Miguel Asín Palacios Panteoia

San Pedro 431
  • Sustatzailea: Jaime Oliver Asín

Miguel Asín Palacios, *1871 Zaragoza +1944 Donostia, apaiza. Hogeita hamabi urterekin, Madrilgo Universidad Central unibertsitatean Arabierako Katedra irabazi zuen. Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko filosofia, teologia eta aszetika kristauen sustrai islamikoak ikertu zituen bereziki. Danteren Divina Commedia laneko eredu musulmanak azaldu zituen. Halaber, XVI. mendean Espainiako mistikak San Juan de la Cruz eta Avilako Santa Teresarekin izan zuen gailurrak sufismo islamiarrarekin izan zituen harreman estuak ere ikertu zituen. Oso proposamen berritzaileak izan ziren, eta hasiera batean, eztabaidatsuak. Denborarekin berretsi egin dituzte proposamenok, eta Mendebaldean gelditu den ondare islamiarra ikertzerako orduan, Asín Palaciosek erreferente nagusietako bat izaten jarraitzen du.  Errege Akademia nagusietako kide hautatu zuten: Zientzia Moral eta Politikoetakoa (1912), Historiakoa (1924) eta Hizkuntzarena (1919); haren zuzendari izan zen, gainera, 1943ko ekainaren 23tik hil arte.

XX. mendeko lehen erdian Espainian izan zen arabista garrantzitsuenetakoa izan zela esan daiteke.

Gazte-gaztetatik, Donostian igarotzen zuen uda. 1936ko udan, Gerra Zila hasi zenean, Donostian harrapatu zuen, eta gerra amaitu arte bertan egon zen. 44ko udan, gibelean zuen gaitzaren ondorioz, Salamanca pasealekuko 12.ean zuen etxean hil zen, abuztuaren 13an.

San Bizente elizan izan zen hileta, eta hantxe izan ziren erlijioaren munduko, politika nazionaleko eta udal politikako pertsonaia ezagunak, eta kulturakoak. Hiriko alkate Rafael Lataillade ere hantxe izan zen, Granadako alkatearen ordezkari gisa, Granada baitzen Ikasketa Arabiarren Eskolako egoitza. Azken agurra ematera etorri ziren beste hainbat solaskide ere, besteak beste Julio Urquijo Historiako akademikoa, Modesto López Otero Zientzia Moral eta Politikoetakoa, bai eta lagun mina zuen Juan Zaragüeta apaiz, kazetari eta filosofoa. Guztiek egin zioten lagun hildakoaren familiari, eta senideen artean zen, besteak beste, hildakoaren iloba  eta dizipulu Jaime Oliver Asín, Arabiar Ikasketen Eskolaren zuzendaria eta espainiar Literatura eta Hizkuntza katedraduna. Miguel Asín Palaciosen heriotza eta gero, Historia Akademiaren kide izendatu zuten.

Dolores Oliver Pérez Asinek, Jaime Oliverren alaba eta Miguel Asín Palaciosen iloba-biloba, familiaren arabiar tradizioa jarraitu zuen.

Hil-oharrean, Kontxako Pasealekuko tamarindoen azpian paseatzen irudikatu zuten, solasaldi 'jantzi' haietan izan ohi zituen lagunekin; hala nola Juan Zaragüeta, Julio Urquijo, Jenaro Carreñorekin, eta taldera azkenak sartu ziren Modesto López Otero eta Felipe Peñarekin.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea