Breadcrumb
Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak
Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak
Eduki publikatzailea
34. Romero-Sein kapera
- Urtea: 1909
- Sustatzailea: Familia Romero-Sein
- Arkitektoa: Ramón Cortázar
- Egilea: Tomás Altuna / Beirateak: Rigalt Granell y Cía. de Barcelona
- Estilo arkitektonikoa: Neogótico
- Anacleto Romero Zatarain
- Jarduera: Abokatu
- Jaiotza eta heriotza data: 1849-1908
- Artea
- Historia
- Ospetsuak
Neogotikoa. Eraikin osoak igoera-sentipena bilatzen du, hildakoaren arimarako ziurtatzen duena. Orratza zorroztu egiten da zerurantz igotzen den neurrian, arkuak gehiegizko punta du sarreraren gainean, eta gainera, estalkiaren piñoia oso garaia da; baina elementu guzti horiez gain, bi tonalitate erabili dira eraikuntzako materialean. Mutrikuko harri grisak, itxiturako harresietan erabili zenak, hildako gizona babesten du, bere loan. Aldiz, kareharriak eta arrosa koloreko marmolak arimaren arintasuna eta bolatilitatea gogorarazten dizkigute. Aingerua nahiko jarrera dramatikoan dago, Berpizkundea iragartzeko zain.
Kataluniako Rigalt Granell y Cía tailerrean egindako beirate koloretsu eta artistikoetatik barrena sartzen da argi naturala barnera. Romero Sein familia lau ebangelistengana hurbildu da, Jaungoikoaren aurrean bitartekari izan daitezen, eta bakoitza bere ikur tetramorfikoarekin dago identifikatuta. Ikusten diren kolore bizien artean, Berpizkundearekin identifikatutako kolore gorri bizia da aipagarriena. Antoni Rigalt beirate-egile eta artistak Lluís Domènech i Montaner arkitektoaren lanetan lagundu zuen.
Neogotikoa da, halaber, burdinazko hesiaren diseinua: goiko aldean akanto-hostoak ditu, errizoma dotoreekin; zokaloa trinkoa da, eta gurutzatutako argi-zuziekin apainduta dago, bai eta haiekin lotuta agertzen den eta bizitza iheskorra dela adierazten duen hegodun harea-erlojuarekin ere.
Anacleto Romero Zatarain, *1849 Usurbil +1908 Donostia. Gaztea zela, Filipinetara alde egin zuen, eta urte gutxi geroago itzuli zen, dirutza txiki baten jabe. Hala, Donostian jarri zen bizitzen, abokatu gisa, 1876. urtean. María Loreto Sein y Aguirrebengoarekin ezkondu zen (*1848 Oiartzun +1915 Donostia). Askatasunaren Hiribidean zegoen familiaren egoitza, eta Anakletok bi ibilbide egin zituen aldi berean: batetik, politikoa, 1876 eta 1889an Probintziako Diputatu izatera iritsi baitzen, eta bestetik, enpresa eta banketxeetako jarduerak. Jarduera horien ondorioz, kultura eta turismoaren aldetik hiria eta probintzia sustatzen jardun zuen gogotsu. San Telmo Museoaren sortzaileetako bat izan zen, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ordezkari.
Haren semea José Romero Sein izan zen (*1877 Donostia +1916 Donostia). Ana Mª Dorregorekin ezkondu zen (*1875 – +1967 Donostia), eta aitaren ibilbide politikoari jarraitu zion, alderdi liberalaren barruan. 1914ko apirilean, Probintziako Aldunditik Madrilgo Senatura jauzi egin zuen, baina ibilbide hura goiz eten zen, hogeita hemeretzi urte bete berri zituela hil baitzen. Donostia eta Gipuzkoa sustatzeko lanean ere hartu zuen aitaren lekukoa. "Erregeren Ezkutari" titulua ere jaso zuen.