Breadcrumb

Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

44. Sanz – Acín panteoia

San Frantzisko Xabier 56-58
  • Urtea: 1955
  • Sustatzailea: José Sanz y Lacambra
  • Arkitektoa: Altuna

Isidoro Uribesalgo eskultore gipuzkoarrak 1916an San Ignazio elizan, Grosen, Mandasko Dukearen panteoirako egin zuen monumentua hartu zuen eredutzat, kasu honetan, Altunaren tailerrak. Uribesalgok "Berpizkundearen aingerua" deitu zion bere obrari. Izan ere, zain dagoen aingeru bat irudikatzen da, Berpizkundearen unea iragartzeko unearen zain, baina aldi berean lasai dagoena. Sanz-Acín familiaren monumentuak garai barrokoko eskulturaren proposamenak hartzen ditu ardatz. Monumentuaren posizio estrategikoa baliatzen du ─hots, beheragoko terraza batetik ikustea─, haren zentzu eszenografikoa areagotzeko. Erabilitako materialen kalitate eta koloreek are gehiago nabarmentzen dute Berpizkundearen ilusioa.

Carlos Sanz Acín, *1923 Fanlo (Huesca) +1999 Donostia. Bi urte zituela etorri zen haren familia Donostiara. Medikuntza ikasi zuen Zaragozako Fakultatean eta Madrilen egin zen doktore, 1951n. Kirurgia Orokorreko eta Liseri Aparatuko Medikua zen; Madrilgo Probintzia Ospitalean hasi zen lanean, baina handik gutxira Donostiakora aldatu zen. 1979an, Sociedad Policlínica Guipuzcoana S.A. sortu zuten mediku eta enpresari ospetsuen taldean egon zen. Espainiako Proktokologia Sozietatearen zuzendaritzako kide izango zen, bai eta hari zegokion Nazioarteko Proktokologia Akademiakoa ere. 1982an Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiako  kide izendatu zuten. 1999ko azaroaren 11n hil zen.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea