Breadcrumb

Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

30. Monumentu Obeliskoa

San Prudentzio 161

Hareharrizko obelisko bat dago iparraldean maileria igoera duen lurrezko muino baten gainean. Pascual Madozek Gipuzkoari buruzko hiztegi geografikoan deskribatzen du San Martin hilerriko monumentu horren kokapena eta antolamendua. Hasiera batean, burdinazko gurutze bat zuen gainean; gaur egun, bola itxuran amaitzen da. Madozek jakinarazi zuen hilerri zaharreko higiezinen parte zela eta hezurtegia zaintzeko funtzioa zuela.

1884ko irailaren 22an, Javier Alcainek San Bartolome hilerritik piramide bat lekualdatzeko eskatu zion Udalari; esan zuenaren arabera, Angel Gil Alcainen jabetzakoa zen. Berri hori Madozek aipatutakoarekin kontrastatuz gero, pentsarazten digu monumentu hori lehen ere lekualdatu zela. Angel Gil Alcain Garro 1796an jaio zen Donostian eta hiriko alkatea izan zen 1839, 1844-1845, 1850-1851 urteetan. Hari buruzko kronika guztietan bere agintaldietan egin zuen lan ona aipatzen da. 1846an, Karlos III.aren zaldun izendatu zuten.

Gaur egun, monumentua idulki altu batean igota ikusten dugu, lekuko funtzioarekin; izan ere, han erregistratzen dira Polloeren historia osatzen duten datuak eta, hedaduraz, San Martin eta San Bartolomeren historia osatzen dutenak. Arbel batek gogorarazten digu monumentuaren funtzioa, hildakoak zaintzea, alegia. Beste arbel batek 1878ko abuztuaren 12a du erregistratuta, Polloeren bedeinkapenaren eguna. Beste batek, berriz, 1879ko apirilaren 30a aipatzen du, San Martin hilerri zaharreko hildakoak lekualdatu ziren eguna. Adierazi behar da lekualdaketa urte horretan hasi arren, prozesua 1888an amaitu zela. Gaur egun erabat desagertuta dagoen laugarren arbelean, garaiko prentsako datuen arabera, San Bartolome hilerriko hildakoen lekualdaketaren data aipatzen zen, hain zuzen, 1877ko uztailaren 18a. Aurreko plakan bezala, hasierako eguna aipatzen da; izan ere, 1887an amaitu zen San Bartolome muinotik eginiko lekualdaketa.

.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea