Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

07. Guereca kapera

San Prudentzio 37-41
  • Urtea: 1896
  • Jabea: Ramón Antonio Guereca Beldarrain
  • Sustatzailea: Ramón Antonio Guereca Beldarrain
  • Lan-maisua: Juan Muguerza
  • Egilea: Altuna, marmolista / Beirateak: Vitrolux S.A. Irun
  • Estilo arkitektonikoa: Neogótica

Kapera neogotikoa, bereziki bakuna den bertsio baten barruan. Kutsu erromanikoa duten elementuak ere baditu. Santuen galeria eder bat agertzen zaigu beruneztatutako beirategi multzo honetan.

Ramón Antonio Guereca Beldarrain *1829 Zarautz +1903 Donostia. Gregoria Buenechea Apaolazarekin ezkondu zen (*1840 Donostia +1923 Donostia).

Kapera horren sortzailea 1856. urtean iritsi zen Donostiara. Handik bi urtetara, eskribau izendatu zuten; hala, 40 eta 50eko hamarkadetan Probintziako Aldundi idazkari izan zen Ramón de Guereca bere aitaren ibilbidearekin jarraitu zuen. Tarte hartan, erakundeetatik euskara hedatzeaz arduratu zen bereziki.

Hiriko harresiak eraitsi eta hiria zabaldu ondoren etorri ziren hirigintza-operazioetan parte hartu zuen.1885. urtean Udalarekin harremanetan jarri zen, hark Amaran zituen lursail batzuk utz zitzan kartzela bat eraikitzeko. 1882an, Guereca Buenetxea familiak Gipuzkoa Plazako 4.-ean zuen egoitza.Han ageri da Marcial anaia ere, eta lagundu egin zion haren "La Deliciosa" gozotegi ospetsua sortzen.1903an hil zenean, Miramar 2an bizi ziren.

Modesta alaba Wenceslao Aguirrebengoa Usabiaga (*1868/9 Donostia + 1937 Donostia) ingeniariarekin ezkondu zen. Lanean egin zituen gauzen artean, aipatzekoa da Tabako Lantegiaren eraikin eraiki zuela ingeniaritza-buru gisa, eta hango zuzendari izatera iritsi zela. Hurrengo belaunaldian, bi ingeniari-familia elkartu ziren: María Aguirrebengoa Guereca Peironcely leinuko kide batekin ezkondu zen, Ramón Peironcely y Puig de la Bellacasarekin. Haren aitona, Manuel Peironcely, egungo Igeldoko itsasargiaren egilea, ingeniarien leinu baten hastapena izan zen; leinu hori gaur egunera arte iritsi da, Ramón Peironcely Aguirrebengoaren bitartez (*1929 +2017). Haren ibilbide profesionala lotuta egon zen, besteak beste, Victorio Luzuriaga eta Ramón Vizcaíno enpresa handiei. Turismoko zinegotzia izan zen 1962tik 1964ra, eta Turismo Zentroko (CAT) presidenteordea, 1977. urtera arte. Postu horietan zegoela sortu zituen, hain zuzen, su artifizialen nazioarteko lehiaketa edo Jazzaldia, arrakasta handiko jaialdiak biak ere Donostiako udetan. Suak badian kokatutako plataforma batetik botatzeko proposamen interesagarria egin zuen, eta, zioenez, Bilbon dagoeneko egina izango zuten, gure hondartzak eskainitako paraje ederra izango balute. Hala, Urrezko Danborra entregatzea ere proposatu zuen, 1967an. Santa Klara Uharteko Lagunen Elkarteak "Ramón Peironcely etorbidea" izena jarri dio kai txikitik farora igotzen den ibilbideari. Elkarte hori ere 1967an sortu zen, eta Ramon izan zen haren lehen presidentea.

Ramón Antonio de Guereca Beldarrainek 1902an sustatu zuen ekimen bati esker, etorkizuneko Maria Cristina Hotela ez zen egungo Cervantes plazan eraiki.Izan ere, proiektu hura gauzatu izan balitz, Guerecaren familiak Miramar kalean zuen egoitza itsasorako bistarik gabe geldituko zen. Ramón Peironcely Puig de la Bellacasa, bere arrebaren bitartez, Pedro Muguruza arkitektoaren koinatu zen; hura izan zen Erorien Harana egin zuena, eta gugandik hurbilago dauden Zubieta kaleko 34. etxea, eta Urgull Mendiaren gainean dagoen Jesusen Bihotzaren zati arkitektonikoa ere bai.  

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea